Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

« Pandemiaren ondorioengatik Urkulluk lehenbailehen deitu nahi ditu hauteskundeak »

Eusko legebiltzarreko hauteskundeak uztailaren 12an izanen direla jakinarazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. Ion Ansarekin mintzatu gira gai horretaz:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

"Bilboko Athletic bezalako talde haundi bat, beti interesgarria da"

Futbola arras gelditua dugu ipar euskal herrian, izan profesional edo amaturren dako. Ondorioetarik bat da, jokolari batzuen etorkizuna airean dela. Kasu hortan da adibidez Florian Hegiabehere baionarra. Baionako Aviron-en 19 urtez petikakoen taldean gaitzeko sasoina egin du aurten, Ligako goleatzaile nagusia izan baita, baina maila hortan azken urtea du. Heldu den urtean senior heinera pasatuko da, eta duen maila ikusiz, hautuak egin beharko ditu. Olatz Idoate:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Kultur kronika: Mattin Perez.en "Etorkizuna ezeztatua da" diska

« Oihartzun » deitzen da Mattin Perez.en bakarkako musika proiektua eta Oihartzun izenarekin « Etorkizuna  ezeztatua da » izeneko diska plazaratu berri du. Diska berri honen nondik norakoak bilduko ditugu Maia Muruagarekin.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

"Koronabirusaren bigarren uhainaren beldurra dugu, bereziki kanpoko jendeen seriostasun falta edo arduragabekeria gatik"

Kanboko Arditeia eta Vieil Assantza zahar etxeetako Bruno Fortin zuzendariarekin mintzatu gira jakiteko konfinamendua nola bizi izan duten, eta deskonfinamendua nola abiatu duten:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2020(e)ko maiatzak 18
 

Bidarraiko Arteka ur eta mendi kirol sozietatea geldian da. Ezin ditu eskaini usaiako aktibitateak

Jendeer harrera egiten daieten  lekuak ere ez aise idekitzen ahal. Neurri zorrotzak dira ez baita utzi nahi eritasuna barreatzerat.Bidarrain, eman dezagun, Auñamendiren aterpetxeak kudeatzen ditu Arteka sozietateak. Bainan gaurko egunean ezin idek. Jérome Frati, Artekako arduraduna.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago