Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Kultur kronika: « Harbide Zilar bat »

« Harbide Zilar bat » kantuaz interesatuko gara orain , Eñaut Elorrietak Fernando Velazquez.ekin elkarlanean ondutako lanaz mintzatuko gara gaur, Maia Muruaga:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Mugak irekitzearen aldeko sinadura bilketa kanpainia bat abiatu dute

Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga gehienak zorrozki itxita daude. Behobia eta Pausu arteko pasabidean esaterako « arresi » bat ltxatu dute. Frantziako gobernuaren arabera gutxienez ekainaren 15 arte itxita jarraituko dute. Egoera honen aurrean, Iparra Hegoa elkarteak « Mugak ireki » sinadura bilketa kanpainia abiatu du. Ekimen honen bitartez, Frantziako eta Espainiako gobernuei eskatzen diete mugak lehen bait lehen irekitzea. Eneko Bidegain Historialaria eta Iparra-Hegoa elkarteko kidearekin hitzegin dugu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2020(e)ko maiatzak 15
 

"Eraiki digutena duk Berlinen zegoen murru berbera"

Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroako, mugetako pasabide gehienak zorrozki  itxita jarraitzen dute. Pausu eta Behobia arteko pasabidea esaterako burdinezko egitura batekin itxi dute eta horrela jarraitzen du. Aitor Errazkin lankidea, Joseba Aurkenerena historialariarekin hitzegin du.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2020(e)ko maiatzak 15
   

«74koaren ondotik, gauza guziak hobetzen saiatu ginen arloz arlo»

Duela 40 urte, Euskaldunez osaturiko espedizio bat iritsi zen munduko pundu gorenera, Everest kaskora. Felipe Uriarte  espedioko kide zen, garai haiek oroitarazi dizkigu:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
 

"Lan prekario bat da, baldintza oso zailetan lanean ari gira"

Garai huntan lan ainitz dendarientzat, baina jakin behar da prekaritate handian ari direla masken josten. Maska josteko galde handia eta dendariak galde horri erantzuten dute ahal duten heinean. Aurore Martin dendaria da, eta haien egoera azaldu dauku: 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago