Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
« Elkarte eta Egitura guziekin biltzea, zailtasunetan izanen diren elkarte eta artisten laguntzeko »
Pantxoa Etxegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendariarekin mintzatu gira kultur munduaren egoeraz.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2020(e)ko maiatzak 13KANTU SORKUNTZA: Jurgi Ekiza
Iritziaren tartean gaur Jurgi Ekiza musikari eta kantaria entzunen dugu. Eta etorkizuna...hemen balitz Ipar euskal Herrian deskofinamenduko liburuxka eta proiektua aipatuko digu...
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Kultur kronika: Lander Garroren film laburra
Gaurko kultur kronikan, Lander Garrok konfinamendu garaian egin duen film laburraz interesatuko gara, Orbel taldearen « Ama » kantuarekin eta bere anaiaren parte hartzearekin egindako lanaz hain zuzen. Maia Muruaga:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
"Badut esperantza abuztuan txapelketa bat egitea"
Plantan ezarri diren neurrien ondorioz, pilota leihaketak ez dira oraino hastekotan. Pilotariak trebatzen ahal dira bainan bakarrik beren xokoan, buruz buruka guziak debekatuak baitira. Ezker pareta eta trinketa estaliak ere hetsirik dira. Trebaketak kanpoan egiten dira, 4 metra pasako distentzia atxikiz bi kirolarien artean. Neurri horien aipatzeko, izan gira Battitta Ducassou pilotariaren ganat, eta lehenik galdegin dakogui azken bi ghilabete hauek nola pasa dituen:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Angeluko feminizidioa salatzeko hainbat elkarretaratze egin dituzte
Angelun izandako erailketa matxista salatzeko, Talde feministek deituta hainbat mobilizazio izan dira (Argazkian Hendaiako elgarretaratzea). Aitor Errazkin:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Bortizkariaren biktima edo lekuko bazara, emazteak babesteko sarearekin harremanetan jartzea gogoratzen dute. 3939 telefonora deituz edo Hendaiako bagera elkartearekin harremanetan jarriz: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoan.
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2020(e)ko maiatzak 12Artikulu gehiago...
Nabigazioa orrika