Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Hendaia Biltzenek, Kotte Ecenarroren taldearekin akordio printzipioa onartzea deliberatu du

Hendaia Biltzenek, Kotte Ecenarroren taldearekin akordio politikoa onartzea erabaki du. Letizia Nabarron Hendaia Biltzen taldeko zerrendaburua:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Igandea, 2020(e)ko maiatzak 31
 

Zahar-etxeetan hil dira koronabirusaren Hegoaldeko biktimen %40a

Koronabirusak Hego Euskal Herrian hil dituen 2.040 lagunetatik %40a zahar etxeetako adinduak izan dira. Martxoaren 3az geroztik bisitak debekatu zituzten arren, ezin izan dute pandemiaren ondorio larrienetaz ihes egin.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Dorothée Nabarra da Lakarriko mera berria

Arrabots haundia egin du Lakarriko auzapez aldaketak. Dakizuen bezala, Dorothée Nabarra laborarixa presentatu  zen  Dominique Boscq  orai arteko auzapezaren parean eta 6 boz alderekin Dominique Boscq-ek baino bat gehiagorekin, auzapez izendatua izan zen.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Lilika, emazteendako mendi ateraldiak

Konfinamendu garaian ideia berrien garatzeko baliatu dira zonbait. Karoline Apezetxe Izpurarra hauetan da. Lilika deitu enpresa muntatu du, emazte kirolarientzat mendi ateraldiak eta Trail iniziazioak proposatuz.Pantxika Aranbide:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2020(e)ko maiatzak 28
 

Ostatuek martxa erdian hasi dute bigarren fasea Hegoaldean, tokiko bezeroak erakarri nahian

Mugen idekitzea eta probintzien arteko desplazamenduak baimendu artean, bertako kontsumitzaileei zerbitzu emateko zerbitzu minimoetan dira. Terrazen eta barruko mahaien erdiarekin baino ez, eta etxez-etxeko banaketarekin negozioa osatu nahian dabiltza.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago