Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

“Bortitzak izateaz gain, ahalkegarriak izan dira Shirin Abu Akley kazetari palestinararren ehorzketen irudiak”

Jakes Bortairuk eman digu goiz huntan iritzia

 

Azkenean 4.bozka barrutian, Berdeek ez dute hautagairik aurkeztuko

Baina ez dute ere NUPES ezkerreko koalizioko zerrendaburu den Iñaki Etxaniz Biarnesaren alde bozkarik galdeginen; Julien Brunel eta Alice Leiziagezaharrek kanpaina egin dute atzo arte, baina orain erretiratzea deliberatu dute, Jose Luis Aizpuru lankidea mintzatu da Baxenabartarrarekin

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2022(e)ko maiatzak 19
 

“Euskara eta Unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzeko bidean gaude oraindik”

Udako Euskal Unibertsitateak mende erdi bat ospatuko du aurten. 1973an antolatu zen lehena Donibane Lohitzunen, euskal unibertsitatea sortzeko asmoarekin, baina 50 urte berantago oraino kausitu gabeko helbura da. ‘50 urte UEUgintzan’ izeneko jardunaldia antolatua dute larunbat huntan Biarritzeko mediatekan. Goiz Berri saioko gomita izan dugu Pauline Guelle UEUko zuzendaritzako kidea

   

“Ditugun arazoei erantzunak atxemaiteko, lekuan bizi eta lan egiten dutenei erabaki ahalmena eman behar zaie”

Frantziako legebiltzarreko bozendako, hautagaiek ostirala dute azken epea izena ofizialki emateko Paueko prefeturan. 4. Hautesbarrutian, Ipar euskal herria eta Biarnoa batzen dituen hautesbarruti hortan, 6 hautagaiek jadanik jakinarazi dute deputatu izan nahi dutela. EH Bai alderdiaren izenean, Egoitz Urrutikoetxea izanen da. Goiz Berri saioko gomita izan da

 

“Droga eta Alkola errealitate zailetatik ihes egiteko erabiliak dira geroz eta gehiago”

Andrea Pebet-en iritzia gaurkoan, berriki droga pikuren bidez izan diren erasoetaz

   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago