Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

“Roussset da eskualdeko lehendakari izaiteko egokiena, Nicolas Thierry baino hobea”

Departamenduko bozekin batera, Eskualdekoak ere iraganen dira heldu diren ekainaren 20 eta 27an. Akitania berria eskualdeko 12 departamendutik 8 zerrenda izanen dira orotara eta Alain Rousset gaur egungo presidenteak bere burua berriz aurkeztuko duela salatu du joan den astelehenean... azken legealdia harekin pasa duen Andde Sainte Marie izan dugu Goiz Berri saioko gomita. Abertzale-Berde izanagatik, sozialistarekin aurkeztuko da 

 

Hendaiako Guitaralde festibala uztailaren 7tik 9ra iraganen da

Aurten 10 urte beteko dituen Hendaiako Guitaralde festibala uztailaren 7tik 9ra iraganen da. Dagoeneko aurtengo egitarauaren berri eman dute. Maia Muruagak bildu dizkigu xehetasunak… 

 

 

“Txertoak baliagarriak izanen dira heriotzak eragozteko, baina arazoa gizartearen egiturarena da”

Hainbat iskanbila sortu dute Covid-19aren kontrako txertoek. Baina zer balio dute xuxen? Zendako hainbeste desberdin? Dosi bat, bi dosi, hiru ere… adin desberdinendako… Nahigabeko ondorioak kondutan hartu behar direa ? Galdera guzi hauek Ana Galarragari pausatu dizkiogu. Elhuyar Fundazioko zientzia kazetaria da eta bere ikuspegi zientifikoa eman digu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2021(e)ko apirilak 27
   

Senpereko diru-kontuak kenka larrian dira

Senpereko diru-kontuak kenka txarrean… aurten lur zerga emendatzea erabaki du Dominique Idiart auzapezak. Estatuaren desengaiamendua pairatzen du herriak eta joan den agintaldiko pettoak... Marga Forestier mintzatu da Senpereko auzapezarekin: 

 

Nafarroaren eguna intimitatean ospatu dute aurten

43.nafarroaren eguna iragan da intimitatean, hots baigorriarren artean. Karrika itzulia dantzari eta musikariekin eta gero, bertxo dantza eta ekitaldia baigorriko plazan. Artzen Letona lankidea han genuen: 

 

   

Nabigazioa orrika