Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Entzulearen iritzia: Ainize Madariaga "Zanpaketa linguistikoaz"

Entzulearen iritzia: Ainize Madariaga "Zanpaketa linguistikoaz"

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2022(e)ko irailak 23
 

Baldintzapean aske geldituko dira Jon Parot eta Jakes Esnal

Horren alde agertu da Parisko dei gortea. Bidea luzea izan da, 6garren eskaera zuen Jon Parotek, bigarrena Jakes Esnalek, eta 5 urtez luzatu da azken prozedura. Hautetsi eta auzapez ezberdinek « zaintza taldea » osatua zuten Euskal Elkargoan Baionan, erabakia aztertzeko. Entzunen ditugu Anaiz Funosas Bake Bideako eleduna, Jean René Etxegarai euskal elkargoko presidentea, Filipe Aramendi Urruñako auzapeza eta Frédérique Espagnac senataria:

 

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2022(e)ko irailak 23
 

“Bertso mundua osorik ikusgarri egiten duen momentua txapelketa izaiten da”

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian 41 bertsolari lehiatuko dira aurten, bihar hasirik Getxon  abenduaren 18ra bitartean. BECen ibilbide luzea egin ondoan, Iruñean eginen da lehendabizikoz final handia. Beste aldaketa batzu ere badira eta aurten ainitz aurpegi berri agertuko dira.Bertsoaren besta haundia izaiten den ekimen horren antolakuntza nolakoa den erranen dauku Beñat Gaztelumendik.

 

   

Hazparneko Ezkia ikastolak 50 urte

Ezkia deitzen den Hazparneko Ikastolak 50 urte badütü eta hartako hitz ordu zerrenda lüze bat proposatzen düe.
Benat Larrory:

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2022(e)ko irailak 22
 

Berotzeko egurra eskas da, egur egileerik ez baita

Egurrari loturiko gai desberdinak aipatuko ditugu Jone Barnetxerekin den Peio Harluxet-ekin, egurra erregai gisa, egurra eta iratiko oihana, egurra eta Lannemezaneko mega segeriaren proiektu gelditzea

 

   

Nabigazioa orrika

informazioa gehiago