Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

"Ni ez naiz egun hauetan Iruñeko karriketara ateratzearen aldekoa, oraindik okerrago pasatzen dut"

Uztailak 7ko eguna, San Fermin eguna, bainan sanferminzalerik gabe. Atzo eguerdian abiatu behar ziren Iruñeko bestak, txupinazoarekin, San Fermin bezperan. Bi urtez segidan, karrikak lasaiago dira.

Iñaki Saenz, Iruñearra, sanferminzalea, eta Anaitasuna peñako kidea, Arantxa Idiederren gomita zen goiz honetan.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2021(e)ko uztailak 07
 

Murgiltze sistema ezinbestekoa zaielako, mobilizazioak segitzen du

Sartzerako, eskola elebiduneko 4 murgiltze proiektu dira.

Publikoan, zein pribatuan, euskarazko irakaskuntza eskaini nahi duten burasoen mobilzazioek segitzen dute. Astearte honetan, goizeko 10etan elkarrertaratzera deitzen zuten burasoek Ortzaizen. Arrosa-Ortzaize, Idauze-Mendi, eta Larraineko eskola publikoek murgiltze sistema nahi dute ondoko sartzean ama eskolan, baita Aiherrako eskola pribatu katolikoan ere.

Maider Juanikotena Ortzaizeko burasoa zen gure goiz honetako gomita.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2021(e)ko uztailak 06
 

«Nik preso paper hori ez dut hartu sekulan, ez nau interesatu sekulan, distantzia anitzekin egin dut hori»

20 urteko presondegi kondena bete ondoan, apirilaren 30ean atera zen Roanneko kartzelatik Lorentxa Beyrie. Biharamunean bertan, ongi etorri jendetsua eskaini zioten herritarrek. Bi hilabete pasata, kanboarrarekin egon gira Elorri mendipean.

Euskal Herrira itzultzeaz, presondegi biziaz, honen sistemaz, herriaz, kanpo eta barne borroketaz hitzegin dute Arantxa Idiederrekin.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2021(e)ko uztailak 05
   

EHZ festibalak zer ekartzen dio Euskal Herriari?

Duela 25 urte Arrosan sortu zen EHZ festibala ederki iragan da Irisarrin.
Ostiraletik haste jendea hurbildu da. Emozioa ere ez zen eskas, duela 25 urte antolatzaileetan ziren batzu ere entzun baitira, larunbatean egin omenaldian.


Larunbat gaua izan da jendetsuena, 4000ko pertsona ziren pentzean arratseko kontzertuentzat. Mari Aniez Gorostiaga festibalarien artean ibili da, EHZ festibalaren funtzioa zoin den galdetzeko.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2021(e)ko uztailak 05
 

“Pasa ditugun hilabete luzeekin, denentzat hatsa hartze bat da estropadak antolatzea”

Urte bateko pausa pandemiko baten ondotik, Arraun xapelketak berriz ere leku izanen du Donibane Lohizunen. Usaian Donibaneko bestetan iragaiten bazen estropada, aurten, aste bateko gibelapena agindu dute osasun neurriek. Larunbat atsalde huntan jokatuko da Donibane Lohitzuneko badian. Lapurdiko Arraun Taldea da antolatzaile, eta bi untzi izanen ditu uretan. Neskena ETE ligan eta mutikoena, KAE-1 edp bigarren mailan. Bixente Etxegarai, LATeko presidentea:

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2021(e)ko uztailak 02
   

Nabigazioa orrika