Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Baztango Lekaroz herrian, Aroztegia makro-proiektu urbanistikoaren obren gelditzeko mobilizatuak dira

Baztango Lekaroz herrian, Aroztegia izeneko makro-proiektu urbanistikoaren obren hasiera salatzeko eta gelditzeko hainbat kide mobilizatuak dira joan den astetik. 

Makinen aitzinean jarririk, abiatutako obrak geldiarazi zituzten joan den ostegunean, Baztango Gazte Asanblada eta Aroztegia eta gero zer? plataformako kideek . Aroztegia-ko eremuetan hotel bat, golf zelaia eta 228 bizitegiren eraikitzeko asmoa dute. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2021(e)ko apirilak 14
 

Holtzarteko zubiaren berritze lanak aitzina badoatzi

Iragan agorrilan Larraineko auzapezak Holzarteko zübia hetsi zuen, hunen higadüra eta lanjerra salatuz. Atzo, besteak beste, departamentüko haütetsiak, xiberoko sindikatua eta Larraineko haütetsi zonbait obren ikustera joan dira. Maider Hoqui, xiberoko sindikatüko ordezkaria den Jacques Barreix-ekin mintzatü da. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2021(e)ko apirilak 14
 

Izozteek desmasiak eragin dituzte mahastietan

Mahastien %20-30ean kaltetuak izan dira Irulegiko Sotokoak. Zaila da momentuko jakiteko, biltzean zenbaterainoko galtzeak eraginen dituen. 1991az geroztik ez zuten bertakoek halakorik ezagutu. Hemen ez baita berez halako izozteen usaiarik, eta mahasti gehienak ez dira aseguratuak, kostua handia baita. Frantzia mailan kalte handiak ondorioztatu dituenez, eskualde batzuetan, izozte hau “hondamendi natural”-tzat kontsideratua izaitea galdegiten ari dira. Departamenduko laborantxa ganbara datuak biltzen ari da, baina ezin jakin momentuz Ipar Euskal Herriarentzat dirulaguntzarik izanen ote den. 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu
 
Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2021(e)ko apirilak 14
   

Entzulearen iritzia: Aitor Servier "berriz ere argi gelditu zaigu gure bizitzaren gaineko erabakiak nork hartzen ditu"

Aitor Servier "berriz ere argi gelditu zaigu gure bizitzaren gaineko erabakiak nork hartzen ditu" 

 

 

“Zaleek telebistatik begiratuko dute finala, familian edo lagunekin”

Finala Historikoa jokatuko dute Donostiako Erreala eta Bilboko Ahletik-eko futbolariek larunbat huntan Sevillan. Lehen aldiko, bi euskal talde, Espainiako erregearen kopako finalera heldu dira. « Heldu ziren » erran beharko ginuke, finala hau, berez, iaz jokatu behar baitzen, baina pandemia dela eta, urte batez pusatua izan baitzen. Publikoarekin jokatuko zelaren esperantzarekin. Alta, larunbatea zelaiko harmailak hutsak izanen dira. Euskal zaleak, Euskal Herrian izanen dira. 

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2021(e)ko apirilak 02
   

Nabigazioa orrika