Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
“Beharrezkoa da langileek gure behar politikoen arabera egitea”
Andrea Pebet-ek eman digu gaurkoan bere iritzia: Maiatzaren 1eko mobilizazioa izan du aipagai
Azkarateko lur salmenta
Azkarateko herriko etxeak antxera batzuetan parte hartuko du maiatzaren 12an herrian diren 31Ha laborantxa lur, 2 partzela eraikigarri eta 2 etxe zaharren erosteko. Aintziburu familiaren ontasunak dira antxeretan salduko maiatzaren 12an, zatiketaren inguruan anai arrebak ez baitira akomeatu (Argazkia: Naiz.eus)
“Urte batez lan haundia egin dugu, kasik egun guziz entrenatzen naiz”
Joan den igandean, Peio Larraldekin batera, berezkoen lehen mailako xapela jantzi zuen Jon Saint Paul pilotariak. Oltzomendi eta Ducassouri nagusituz 40-38. Dudarik gabe, gaitzeko sasoina egiten ari da lapurtarra. 24 urtetan, berezkoetara pasa berria, buruz buru B mailako xapelketa irabazi zuen, eta orain, A mailakoa binazka. Modan den pilotaria gurekin Goiz Berri saioko gomita izan dugu
ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(22-05-04)
Crudo Bilbao, Xatiro, Des-Kontrol, Huts, Marcia Higelin, Wema, Startijenn, Dombrance, The Smile, Burning Heads, Introtyl, Miseration
Entzulearen iritzia: iñaki Berhokoirigoin (22-05-03)
Entzulearen iritzia: Iñaki Berhokoirigoin (22-05-03)
Artikulu gehiago...
Nabigazioa orrika