Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Goiz berri

Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

« Arduradunak existitzen dira » Andrea Pebet

Aste honetako iritzi tartean, Andrea Pebetek pandemiaren kudeaketak utzi dituen neurri arbitrarioak aipatu ditu.

 

Entzulearen iritzia: Iñaki Berhokoirigoin (21-09-28)

Entzulearen iritzia: Iñaki Berhokoirigoin (21-09-28)

 

Herri Uzta festibalaren 9. edizioak Michel Labéguerie omenduko du

Osasun egoerak beharturik Herri Uzta festibalaren bederatzigarren edizio mugatua ospatu behar izan zen iaz Haatik, egitarau aberatsa josi dute aurtengo. Tomas Brillaxis Herri Soinuko langileak eta Peio Labeguerik egitarauaren xehetasunez mintzatu dira Inhar Iraizotz lankidearekin:

   

Didier Aguerrek aktualitateko gaietaz bere iritzia plazaratu du

Didier Aguerrek 20 urte preso pasa eta gero aktualitateko gaietaz bere iritzia plazaratu du

 

Herritarren inbertsioari esker ateak idekiko ditu Le Social Bar guneak Miarritzen

200 jabe dituen ostatu bat ? Posible da. Le Social Bar izena du proiektuak eta Miarritzen kokatuko da, Les Docks auzoan kokatua du, obretan da mementuko. Herritarren inbertsioari esker gauzatuko da. Camille Attias miarriztarra izango da lekuaren kudeatzailea. Hemen entzunen duguna, Arantxa Oronoz izango da. Bera, Le Social Bar proiektuaren ko-jabea da, ostatu horren printzipioak esplikatzen dizkigu, Marga Forestier-ren mikroan :

   

Nabigazioa orrika