Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian
Bannerra

Gure bazterrak emankizuna euskal irratietan

 
altGure Bazterrak webgunea, izen bereko irrati emankizunaren altxorrak baliatuz Ipar Euskal Herriko hainbat guneren deskubriarazteko xedearekin sortua izan da.

Emanaldia bera, Gure Irratian ari zen Lucien Etxezaharretak abiatu zuen 1997ko urrian, bere parea bilakatuko zen Jakes Casaubonekin, haien helburua zelarik naturak dituen aberastasunen ezagutaraztea Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta Irratia eta Xiberoko Botzako entzuleei.

Geroztik eta orain arte, Euskal Irratietako entzuleek, Euskal Herrian barna eta leku galduenetan bikoteak egin bidaiak segitzen ahal dituzte.

Gure Bazterrak emankizunen interesa berezitasuna da bisitatua den lekuan berean grabatua dela, naturaren soinuei leku inportanta utziz eta manera berean indar gehiago eskainiz tokiko jendeen lekukotasunei, emankizunak tokietako memoriaren biltzea ere baitu xedea.
Lekuen deskribapen zehatza, toponimia, naturaren berezitasunak, edo euskalki desberdineko sinonimoen eta definizioen erabilpenak ikasteko parada hauta eskaintzen du, umorea eskas ez duen bidaia goxo bat jarraikitzen den batean.
Eta nahiz eta historiak leku garrantzizkoa ukan, emankizuna iragana eta geroaren arteko zubia nahi du izan eta ardurenean aldatzen den mundu baten irudia eskaintzen du.

Hamar urtez, sekulako sarea lekuan ezarria izan da eta toki ainitzen deskubritzeko parada eskaini digute Lucien Etxezaharreta eta Jakes Casaubonek, barnekaldeko naturguneak bai eta agian hain aipatuak ez ziren herriak ezagutaraziz. Webgune berriak toki horietariko batzuen ezagutzeko parada eskaintzen digu.

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2010(e)ko urtarrilak 22
Bannerra

informazioa gehiago