Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Gure Bazterrak, naturari eskaini emankizunak ez du 25 garren sasoirik eskainiko

Euskal Irratietako entzule bazizte, segur entzun duzuela noizbait Gure Bazterrak saioa. Naturari eskaini emankizunak, Luzien Etxezaharreta egileak zion bezala, etenaldi bat eginen du aurten. Jakes Cazaubon zendu berria izan da emankizunaren zutabe nagusia, eta bera gabe, pausaño bat egitea deliberatu du Luzien Etxezaharretak. Olatz Idoateren gomita izan da Goiz berrin.