Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

"Haustura Hendaiako udal gobernuan"

2022ko aurrekontuaren bozketan Hendaiako herriko kontseiluan haustura irudikatu ondotik, Kotte Ecenarro auzapezak baieztatu du: Hendaia Biltzeneko lau hautetsi abertzaleak gehiengotik kanporatzeko dekretuak izenpetu ditu. Ohar bidez jakinarazi du auzapezak erabakia. Horrela jakin dute berz abertzaleek, Euskal Irratien bidez. Harridura adierazi dute formengatik. Baina harremanak hautsiak zirela aitortu digute. Egunerokoan elgarlana ezinezkoa bilakatua baitzen jadanik. Letizia Navarron, Hendaia Biltzeneko bozeramalea.

Abertzaleek argitu dute haien lana serioski eraman dutela beti, herriko bozetan adostutakoaren baitan, baina Ecenarroren taldeak ezarri oztopoak anitzak izan direla. Richard Irazusta, Ecenarroren zerrendakide eta auzapezordeak, uste du aldiz, gehiengoaren hausturaren erabakia, abertzaleek hartu zutela azken kontseiluan.

Gehiengo ttipagoarekin, baina berdin segitzeko xedea adierazi du Irazustak. Halere, apirilaren 27ko herriko kontseiluan berretsiko dute haustura. Eta axuantak diren Legardinier eta Cotilat hautetsi abertzaleei haien karguak kenduko dizkiete.

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2022(e)ko apirilak 20

informazioa gehiago