Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Heletarrak kabalkada berri bat prestatzen hasi dira

2003an egin zen azken aldiz kabalkada Heletan. Eta berrikitan herriko etxeak ideia eman ondotik, 70bat heletar berehala ideiari lotu dira. Lehen bilkurak egin, elkartea sortu eta talde eremaileak hautatu dituzte. Toberen idazketan Mirentxu Mendiboure izanen da, kantu idazketan Antton Alkhat, aire sorkuntzan eta kantu trebatzaile lanetan Kamila Zubeldia, Dantzan Laetitia Lartigue. Mikel Goiti eta Jean Bernard Noblia kabalkada elkarteko bi presidenteak, Jone Barnetxekin.
Lehen hitzordu bat luzatzen dute Heletako pesten karira, agorrilaren 12an Heletako plazan  ikasi dantzak publiko aitzinean emanen dituzte, eta ondotik 2003ko kabalkadako filma hedatua izanen da errebotean.

 

informazioa gehiago