Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Hizkuntza gutxituen Europako ituna, Ipar Euskal Herriko 30 herrietan izenpetua izan da

Ipar Euskal Herriko 30 bat herri dira momentuz, hizkuntza gutxituen Europako ituna izenpetzea onartu dutenak.
Azken 6 hilabeteetan 52 herritan eta 7 lurralde polotan aurkeztu dute xarta eta proposatuak diren 49 engaiamenduetatik, bederen 35 hartu behar ditu herri bakoitzak
. Aiherra, Azkaine, Baigorri, Baiona, Ortzaize edo Suhuskune... Donapaleuko Pettan Aizager, Urruñako Pruden Sudupe eta Itsasuko Gillen Hiribarrenekin mintzatu da Ihintza Arrieta:

Ondoko etapa, izenpetzaile diren 30 herri horien zerrenda Europar kontseilura igortzea da, uda hontan, ondotik irail-urrian herriko kontseilu bakoitzak ofizialki onar dezan. Izenpedura ofiziala abenduaren 3an eginen da, Euskararen Nazioarteko egunean. Deia luzatzen diete beste herriei ere dinamika hontan parte har dezaten.

 

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2021(e)ko uztailak 16