Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Indarkeria matxistaren Ipar EHko aurtengo lehen biktima Miarritzen

Gizon batek bere emaztea hil luke ehizarako arma batekin Miarritzen, bere buruaz beste egin aintzin.

Erretretan ziren, 77 eta 75 urteko bikote baten gorpuak atzeman zituzten suhiltzaileek, asteazken gauean. 
Atzo bertara hurbildu zen Jérome Bourrier prokuradorea. Heriotzak joan den igande gau edo astelehen egunekoak izan daitezke, autopsiak iraganen dira horren konfirmatzeko. Miarritzeko komisaldegiak hartu du inkesta bere gain, «bikotekidearen gain nahizko giza hilketa» akusaziopean.
 
Asanblada feministak deituta, elkarretaratzea eginen dute gaur ostiralean (18.00).
 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu