Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Iratxe Sorzabalen egoera salatzeko kalera aterako dira Irunen

Iratxe Sorzabal preso irundarra, espainaratu eginen dute behin behinean. Honela iragarri du “Iratxeren lagunak” taldeak. Hori salatzeko hainbat mobilizazio eta ekimen antolatu dituzte. Lehen mobilizazioa ostiralean. Elkarretaratzea, arratsaldeko 19.00etan san juan plazan iragango da. Datozen aste eta hilabeteetan ekimen gehio iragarri dituzte, Hilaren 21ean esaterako “Bi Arnas” Iraxe Sorzabalen inguruan ekoizten ari diren dokumental proiektuaren aurkezpena egingo dute. Otsailaren 5ean aldiz, manifestazioa deitu  dute. Bukatzeko Iratxe Sorzabalen abokatuak iragarri duenez, Madrilgo epaiketa otsailaren 7 eta 8an iragango da. Ihintza Ostolaza, “Iratxeren lagunal taldeko” kidearekin hitzegin dugu. 

 

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2022(e)ko urtarrilak 14

informazioa gehiago