Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Zapata horiak oinetan, Herri Urrats itzuliko da aurten

39.ediziorako, usaiako hitzordua aurre ikusten dute antolatzaileek Senpereko aintziran, maiatzaren 8an. Aurtengo etekinek Senpereko 5.kolegioa diruztatzeko balioko dute. Seaskak, egoitza 2023ko iraileko prest izatea espero du. Bestalde ZETAK taldeak sortuko du udaberrian entzungai izanen den kantua. Ihintza Bidart Goizberrin Arantxa Idiederren gomita zen

 

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

Nola kudeatu ikastetxe bat covidaren kontrako protokolo eta pertsona kutxatuen artean?

Galdera pausatu diogu Eztitxu Robles kolegioko zuzendari den Mañolo Espellet-i. 180 ikasle eta 20 erakasle kondatzen ditu Seaska saileko ikastetxeak. Eta antolaketa nola kudeatzen duen jakin nahi izan du Marga Forestier-k:

 

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2022(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 12:51etan
 

«Hola segituz, kostaldea metropolo erraldoia bilakatuko da»

Etxebizitzaren arazoak Hiriburuko herria hurbiletik hunkitzen du. Alain Iriart auzapezak, herriko etxera errezebitu gaitu. Arazoari buru egiteko, zer gogoeta daramatzaten bere kontseiluan erran digu. Ipar Euskal Herri mailako arazoa denez, orokorki ere mintzatu zaigu gai hortaz.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2022(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 17:11etan
   

Fipadoc festibalaren sari nagusia "Ehe Balony movie" filmak eskuratu zuen

Larunbateko sari banaketarekin eta igandeko emanaldiekin bururatu da Biarritzen Fipadoc festibalaren 4. edizioa. Larunbatean Biarritzeko Gare du midin burutu zen sari banaketan Pawel Lozinski poloniarrak eraman zuen Nazioarteko Dokumentalen saileko sari nagusia"The balcony movie" lanari esker. Sari anitz baina orohar 7 egunez 150 lan aurkeztuak izan dira sail ezberdinetan. Maia Muruaga:

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

Pilotaren baloreetarik kanpo dela bazterketa, oroitarazi nahi izan dute Kanbon larunbatean izan den elkarretaratzean

Osasun ziurtagiriaren kontra, hogeita hamar bat pertsona bilduak ziren, ezker paretaren aitzinean, Pilota Batzordeak antolatu finalak zirelarik. Liga eta Pilota Batasuneko arduradunei gibelapen piskabat hartzea galdegin nahi izan diete legeak behartzen duen osasun ziurtagiriarekiko. Azpimarratu dute, bidezkoa ez den lege bati jakin behar dela uko egiten. Arantxa Idider han zinen, jendearekin mintzatu zira eta lehenik esku orriak banatzen zituen Peio Juantorenarekin:

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
   

Nabigazioa orrika