Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

“Etorkizuna hor dugu jada : gure lurraldea kaltetzea eta burujabetza hauskortzen”

Nikolas Goñik eman digu gaurkoan iritzia: «Sua»

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

“Ikasleak bide luzeetara errexkiago bideratzen dituzte, gure lanak ez dira aski erakusten”

Aspaldidanik aipatzen da : ez da langilerik atxemaiten sektore batzuetan. Ostalaritza eta eraikuntza biziki hunkituak dira nahiz eta langabezia %7 baino apalagoa den Pirineo Atlantikoko departamenduan. Egoera ongi ezagutzen duen enpresaburua gurekin izan dugu Goiz Berri saioan, Piarres Ducassou, Aribit Baudry etxegintzako enpresako zuzendaria. Eskoletan iniziatiba bat plantan ezarria dute

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

“Abertzaleen bozak erabakiorrak izan dira Etxanizen garaipenean”

Bru, Lasserre eta Etxaniz izanen dira ipar euskal herriaren izenean Frantziako legebiltzarrean deputatu lanak eginen dituztenak. Lehen biek jadanik bazuten kargu hori baina Iñaki Etxanizek du hartu Jean Lassalek utzi lekua, sorpresaz, Trounday menderatu baitu. Eguzki urteaga Soziologoa Goiz Berri saioko gomita izan da

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
   

« Biziki pozik naiz, lasaitua bainan kezkatua segidarentzat Frantziako emaitzak ikusita »

Vincent Bru bezala 6.barrutian, Ensemble talde macronistaren etiketarekin aurkezten zen Florence Lasserre bigarren kargualdi batentzat hautatu dute 5.barrutiko bozkazaleek, bozen %54.5 bilduz. Sandra Pereira NUPESekin aurkezten zenak bozen %45.6 bildu du. Frantziako asanblean ez dela gehiengoan izanen azpimarratu du gure antenan egin duen ihardokitzean. Florence Lasserre :

 

Sandra Pereira NUPESen izenean aurkezten zen, behin betiko emaitzak ukan aitzin bildu dugu bere ihardokitzea :

Azken eguneratzea hemen: Igandea, 2022(e)ko ekaina(r)en 19-(e)an 20:59etan
 

« Badakizue euskara defendatzen dutala, eta nire lehen ekintza izango da Frantziako hezkuntza ministroarekin egoitea »

Vincent Bru orain arteko diputatua, Ensemble taldearen sustenguarekin bigarren kargualdi batentzat hautatua izan da, bozen %60.2 bilduz. Pozik agertu da gure antenan, bainan gehiengo osoa gabe eraman beharko duela bigarren kargualdi hau oroitarazi du. Bere lehen eginbeharrez galdegin dio Ihintza Arrietak ; Vincent Bru :

 

 

 

 

Bozen %39.8 bildu duelarik, Tom Dubois-k azpimarratu digu, ezkerreko bozak eskas izan dituela :

Azken eguneratzea hemen: Igandea, 2022(e)ko ekaina(r)en 19-(e)an 20:32etan
   

Nabigazioa orrika