Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Garraio zerga pagatuko dute 11 langile baino gehiago duten ipar Euskal Herriko enpresek

Garraio zerga pagatuko dute  11 langile baino gehiago duten ipar Euskal Herriko enpresek. Garatu nahi diren garraio zerbitzuak ordainduko dira zerga horrekin.Urtero emendatuko da 4 urte barne. Aplikatzeko epeak ihardokitzeak sortzen ditu enpresarien artean. Jojo Bidart:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2018(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 15:08etan
 

Zerbitzu publikoen murrizketen planean sartzen da Hendaiako zerga etxea

CGT sindikatuak salatu du, Emmanuel Macronen gobernuaren murrizketa planaren baitan, Ipar Euskal Herriko zerga etxe batzu hetsiko direla urte undarrean. Haien artean, Hendaiakoa.
Hor ordaintzen dituzte gaur egun, beren zerga eta isunak, hendaiarrek bainan ere, urruñar eta biriatuarrek eta Hego Euskal Herriko milaka lagunek ere. Bainan heldu den urtetik goiti, Donibane Lohizune edo Miarritzera joan beharko dute pagatzeen egiteko. Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza biziki kexu agertu da erabaki honekin, zerbitzu publikoaren izaera baldintzatzen duela salatu du, eta honekin batera Hendaiako zerga etxearen hesteak kalte eginen duela.
Kotte Ezenarro :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Hendaiako auzapeza, zergen departamenduko buruarekin bilduko da maiatzaren 31n.

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2018(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 15:19etan
 

Ostiraleko kantua: Maialen Alfaro “Larrun mendian zilegi balitz”

Ostiraleko kantua: Maialen Alfaro “Larrun mendian zilegi balitz”

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
   

Hartzari kontra egiteko elkartu dira auzapezak

Departamenduko Bortuko auzapezak juntatu dira agiri baten aurkeztuko prentsari ostegun gauean.
Hogeita hamar bat dira manifestu horren izenpetzaleak, horien artean Xiberoko Larraine eta Santa Graziko auzapezak. Bi hartzen Pireneotarat ekartzearen kontra dira.
Agiri hortan azaltzen dute, asteazkenean gomitatuak zirela Olorueko suprefetaren ganik hartzaren aipatzeko, bainan haien idurik jadanik trenkatua zela ta, deliberatu dutela ez joaitea. Jean Marc Bengotxea eta Maryse Othart, Santa Grazi eta Larraineko auzapezak :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Bi hartz aipatzen zituzten larrazkeneko, eta geroztik hamar bat gehiago aipatu dituzte 2018-2028 deitu frantses ministeritzako planean.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

Fermin Muguruzak “ B-Map 1917+100” diska aurkeztuko du larunbata hontan Miarritzen

Fermin Muguruzak Bartzelonako "The suicide of western culture ” taldearekin “ B-Map 1917+100” diska aurkeztuko dute gaur Iruñean eta bihar Miarritzen.Iparraldean eskeiniko duen kontzertu bakarra izanen da Maia Muruaga:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Bigarren zatia:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
   

Nabigazioa orrika