Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Biarritzeko BOPB taldea federal 1 era jautsia

Errugbian, sos arazoak dituela eta, DNACG egiturak BOPB Federal 1era jaustea erabaki du ostiral atsalde huntan. Miarritzek 7 egun ditu dei egiteko. Miarritztar errugbi mundua inarrosi du berriak, Michel Veunac Miarritzeko auzapeza kexu agertu da.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

Kultur alea: "Kontenporanea" 3. ekitaldia Irunen

Gaurko kultur atalean Irunen asteburu hontan iraganen den "kontenporanea" ekimenaren 3. ekitaldiaz hitzegin dugu. Kontenporanean ekimenaren egitaraua osatzeko, artista eta sortzaileen parte hartzean oinarritzen da.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Egitarau osoa (+)

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

Garraio zerga pagatuko dute 11 langile baino gehiago duten ipar Euskal Herriko enpresek

Garraio zerga pagatuko dute  11 langile baino gehiago duten ipar Euskal Herriko enpresek. Garatu nahi diren garraio zerbitzuak ordainduko dira zerga horrekin.Urtero emendatuko da 4 urte barne. Aplikatzeko epeak ihardokitzeak sortzen ditu enpresarien artean. Jojo Bidart:

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2018(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 15:08etan
   

Zerbitzu publikoen murrizketen planean sartzen da Hendaiako zerga etxea

CGT sindikatuak salatu du, Emmanuel Macronen gobernuaren murrizketa planaren baitan, Ipar Euskal Herriko zerga etxe batzu hetsiko direla urte undarrean. Haien artean, Hendaiakoa.
Hor ordaintzen dituzte gaur egun, beren zerga eta isunak, hendaiarrek bainan ere, urruñar eta biriatuarrek eta Hego Euskal Herriko milaka lagunek ere. Bainan heldu den urtetik goiti, Donibane Lohizune edo Miarritzera joan beharko dute pagatzeen egiteko. Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza biziki kexu agertu da erabaki honekin, zerbitzu publikoaren izaera baldintzatzen duela salatu du, eta honekin batera Hendaiako zerga etxearen hesteak kalte eginen duela.
Kotte Ezenarro :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Hendaiako auzapeza, zergen departamenduko buruarekin bilduko da maiatzaren 31n.

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2018(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 15:19etan
 

Ostiraleko kantua: Maialen Alfaro “Larrun mendian zilegi balitz”

Ostiraleko kantua: Maialen Alfaro “Larrun mendian zilegi balitz”

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
   

Nabigazioa orrika