"Zinez hunkiturik niz hautatu baituzue kantu hau, eskertuko zaituztet mila aldiz"
Esker1000 egitasmoaren lehen kantua Niko Etxarten Euskal Rock'n'roll kantua izanen da. Kantu honek bere 50 urteak ospatuko ditu heldu den urtean.
Xehetasunak Oihana Daguerrekin : Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
>> Deskargatu
Eta jakin Esker1000 proiektuaz berri gehiago jakinaraziko ditugula larunbat honetan, atsaldeko 19.00etatik goiti Miarritzeko ATABAL gelatik eskainiko dugun IXO! emankizun berezian.
"Zerga garraioa pagatu behar baldin bada, egiazko zerbitzuak ekarri beharko ditu"
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.Euskal Elkargoak plantan ezarri nahi duen garraioen zergak, enpresa buruen kexua piztu du. Salatu zuten apirilean, Euskal Elkargoak hitza jan zuela.
Enpresa handiek pagatzen duten zerga hau, orain arte ez zen ber heinean kostalde eta barnekaldean,12 urteko epea eman zuten harmonizaziorako. Azkenean 4 urte hartu behar luke orekatzeak, eta horrek kexa sortu du.
Max Brisson senatariaren ustez, zerga pagatu behar baldin bada, ondoan egiazko zerbitzuak eskaini behar dira :
>> Deskargatu
Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakaria eta Claude Olive garraioena mintzatu dira prentsaren aitzinean astearte astiri honetan.
Eusko Jaurlaritzak parekidetasunaren alorrean gizonezkoek dituzten iritziak bildu ditu
Eusko Jaurlaritzak parekidetasunaren alorrean gizonezkoek dituzten iritziak bildu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Joakera matxistei buruz zer pentsatzen duten, eta berdintasunaren aldeko jarrera aktiboei buruz ere galdetu dute inkesta horretan. Eta badirudi, parekidetasunaren aldeko politika aktiboak sustengatzen dituela gizartearen gehiengo batek.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan« Alderdi politikoek argitu behar dute zer egin nahi duten»
Kataluniako Generalitateak presidente berria du. Quim Torra da alderdi independentisten sustengua lortu duena. Jon Elordi Bartzelonako unibertsitateko irakaslea gure gomita zen:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan4.600 haur, 18 herri eta 30 egitura ezberdinek, “Pantailarik gabeko desafioa” batuko dute
Urruñako San Frantzisko Xabier ikastetxeak iaz egin “Pantailarik gabeko 10 egunen desafioaren” ondotik, 4.600 haur, 18 herri eta 30 egitura ezberdin batuko dituen “Pantailarik gabeko desafioa” gaur abiatuko da maiatzaren 24ra arte. Ekimen hontan, Euskal Herriko, Biarnoko, Vendeako edota Pariseko herriak ordezkatzen dituzten, ikastetxe, mediateka, herriko etxe eta haurtzaindegiak atxeman ditaizke; Aitor Errazkin:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etanArtikulu gehiago...
Nabigazioa orrika