Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

Baigorri Muttikoineko familiari elkartasun kantaldia

Berriki suak hunki duen  Baigorri Muttikoineko familiari elkartasun haundia erakutsi da joan den ibiakoitzean egin den kantaldian. Eliza betea zen, tokiko bainan ere urrunetik jina zen jendea ikusi da. Maitena Monako, Erramun Martikorena eta lagun alai taldekoak arizan dira kantuz , arreta haundia zuen publikoa baten aitzinean. Kantari eta antolatzaileekin mintzatu da Marie Agnes eta lehenik biziki hunkia zen E.Martikorenarekin.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

Mendi erretzeetaz "Bortua laborariendako tresna bat da"

Xiberoko bortuko sindikatuak xede nagusiak aurkeztu ditu. Ihiziko lepo eta kabanen inkanteak antolatuko ditu hiru urtero bezala eta Iratiko etxola gunean berritze obrak ere segituko. Bortuko sindikatu hontan 43 herrik parte hartzen dute eta bortuko aktibitateak kudeatzen dituzte bereziki, laborantxa, ihizia, turismoa eta bideak.
Bortuko sasoiko lanetan, ondoko asteetan mendien erretzea eginen dute. Azken urteetan eztabaida sortzen du. Alta, Jacques Barreix, Xiberoko sindikatuko lehendakariarentzat beharrezkoa da bortuaren mantenurako :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu
Parke natural xede bat bada eta gogoetan parte hartzen du sindikatuak. Heldu den udazkenean aurkeztuko dute xedea Akitania Berriko kuntseiluan.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

"Zauria itxi gabea dago, nahiz eta ez dugun egunero horretan jarduten ez dugulako izan nahi Euskaldunon Egunkariaren biktima profesionalak"

Otsailaren 20a bihar, duela 15 urte 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuten. Osteguna izan zen, Guardia Zibilaren operazioan 10 pertsona atxilotu zituzten. Otsailaren 25an, Guardia Zibilaren esku 5 egun inkomunikatuta egon ondotik, Torrealdai, Uria, Oleaga, Auzmendi eta Alegria baldintzarik gabe presondegiratu zituen epaileak. Otamendi, Gomila, Lazkano eta Goia aske utzi zituen, bermea ordainduta. Euskalgintzaren kontrako eraso asumitua egin zuen Espainiak.

Egunkariako zuzendaria zen, gaur egun Berriako zuzendaria den Martxelo Otamendi. Atxilotuen eta torturatuen artean izan zen. 15 urte berantago nola doa garai hortan ideki zen zauria?

Arantxa Idiederren gomita izan da Martxelo Otamendi :

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

>> Deskargatu

(irudiaren jatorria )
 

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2018(e)ko otsaila(r)en 19-(e)an 18:29etan
   

Peio Claverie: "Goi mailako ikasketak kinka kezkagarrian da"

Joan den otsailaren 7an bidali zion gutuna Jean René Etxegarai elkargoko presidentak Frédérique Vidal Frantziako Goi-mailako irakaskuntzaren ministroari. Lurraldeak dituen eskasak eta desorekak salatuz, behar diren ahalak galdegin zituen. Peio Claverie euskal hirigune elkargoan, goi mailako formakuntzarako kontseilariari argitasunak gutun hortaz galdegin dizkio lehenik Marga Forestier kazetariak: 

{audiohttps://ia801501.us.archive.org/1/items/20180219PeioClaverieIrakaskuntza/2018%2002%2019%20Peio%20Claverie%20irakaskuntza.mp3{/audio}

 

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

Tristtan Murgi kantugilearen "Dualitatearen 2. alea"

Gaurko kultur atalean, Tristtan Murgi kantugilearen "Dualitatearen 2. alea" diskaren inguruan hitzegiten dugu.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Share selected track on FacebookShare selected track on TwitterShare selected track on Google Plus
Deskargatu

 

>> Deskargatu

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
   

Nabigazioa orrika