Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

« Gure etxea, borrokatzea erabakitzen dugun lekua da »

«Etxera itzultzeko asmoa duzu? » Joana Detxart iritzi emaileak, Atenasen ikusi dituen publizitate iragarkiak dira, migranteei zuzenduak, beren jatorri herrira itzultzeko operazioak bultzatzeko Greziako kanpaina aipatu digu Etxartek.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

«Manifestaldi horrek Ipar Euskal Herriko gehiengoaren adierazpen bat izan nahi du, mezu indartsu bat helarazteko Macroni»

Ion, Jakes, Unai askatu… Ekainaren 11 honetan izen hauek lehen lerroan jarriko dituzte Baionan, manifestaldi bat antolatzen baitute Bakidebideak, eta Bake Artisauek. Baldintzapeko askasun eskaeren erabakiak jakingo dira laster, ostegun honetan Jakes Esnalek galdetutakoa eta ekainaren 15ean Jon Parotena. Arantxa Idiederren gomita zen Anaiz Funosas.

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2022(e)ko ekaina(r)en 09-(e)an 16:35etan
 

«Igande honetan, dudarik gabe optimista izanez, NUPES aliantza berria bozkatuko dut»

Entzulearen iritzian Iker Etxeparek frantziar legebiltzarreko hauteskundeak aipatu dizkigu, bere iduriko interes ttipiegiarekin segituak direnak. 

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2022(e)ko ekaina(r)en 08-(e)an 16:22etan
   

«Nik uste 20 urtetan paradisu parrasta bat erre direla, bainan badira oraindik aldaketa ainitz bideratzeko»

Euskal Herriko Bilgune Feministak 20 urte betetzen ditu, eta asteburu  honetan ospatuko dute Oñatin. «20 urtez paradisuak erretzen … Eztandak dardara gaitzala»  hitzaldi, mahainguru, tailer bazkari edota kontzertuen artean, geroari begira jartzeko parada izango da, festa giroan. Bilgune Feministako kide den Jenofa Berhokoirigoinekin, taldearen sortzeaz, geroaz, Ipar Euskal Herrian duen lekuaz, ekarpenez, edota jaso kritikez hitz egin du Arantxa Idiederrek

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2022(e)ko ekaina(r)en 08-(e)an 16:42etan
 

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin.(22-06-08)

Morau, Mice, Mister Saguak, Kurkuma, Jo Jet I Maria Ribot, Terakaft, Ouai Stephane, Matteo, Dehd, Elephant Gym, Mammock, Massemord

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
   

Nabigazioa orrika