Entzulearen iritzia: Inaki Berhokoirigoin (22-05-31)
Entzulearen iritzia: Inaki Berhokoirigoin (22-05-31)
"Giro bikaina, publikoa beti hor, denak pozik gira aurtengo Euskal Trailarekin"
Christian Oçafrain omendu dute pasa den ostiral eta larunbatean, Baigorrin izan den Euskal Trailean. Euskal Herri osotik, Frantziako 69 departamendutik eta Espainiatik etorritako milaka pertsona hurbildu dira kirolarien hitzordu hortara.
Lasterkadi desberdinen irabazleak :
-Trail gurmantan 2x25km : Romain Lacaste eta Alexendre Moureu, 4oren 34 min
-Euskal trailen 2x40km : Guillaume Ducasse eta Guillaume Tiphene 7oren 59min
-Iluna Trailen 27km : Vaquero eta Vandenbossche
-Neska Trailen 8km : CHAMALBIDE eta ECHEVERRIA
-Ultra bikoteetan 133km : Bailo Berdor anaiak
-Ultran 133km : Ander ERICE TORNARIA 16oren 30min
Eztitxu Berho, Pantxika Larramendi laguntzailearen gana joan zauku bi egun hauek nola pasa diren jakiteko:
« NUPESen alde bozkatuko dut nik, dudarik gabe errespetatuz nazional mailako akordioak »
2022 ko Frantziar legebiltzarreko hauteskundeak, aliantza berezi batek markatu ditu ; NUPES deitu aliantzak.
LFI intsumituak eta ingurukoak, Ekologistak eta alderdi sozialista dira kide nagusiak. Lekuka kritikatua izan da, NUPES Paristik egin den antolaketa delako, lekuko errealitateak kontuan hartu gabe, tartean ekologistenak adibidez.
Mixel Esteban, Baionako herriko etxean oposizioan hautetsia da eta EELV ekologisten alderdiko kidea. Desadostasunak izanik ere, NUPES-entzat bozkatuko du 5.hautesbarrutian. Lekuko gaietan dituzten desberdintasunez, edo ekologista batzuen posizioaz galdegin dio Arantxa Idiederrek.
Orkestra eskolan lantzen
Ikasturte hastapenetik, Amikuzeko AMOBA eskolako 24 ikasleek musika tresna baten ikasketa haien eskolako egitarauan sartu da Orkestra Eskolan proiektuari esker hurrengo 3 urteentzat.
Astearte honetan proiektua aurkeztu dute eta haurrek haien lehen emanaldia egin dute. Eztitxu Berho, Kulturaren ardura duen lehendakariordea Antton Kurutxarri eta Arnaud Abadi Amorotzeko auzapezarekin egon da.
Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2022(e)ko maiatza(r)en 27-(e)an 13:57etan20 urteko antzerki gazte dinamikaz Garazin
Antton Lukuk idatzi Garazin antzerki 3 liburuaren aurkezpena eginen du ostiral arrats honetan Donibane Garaziko Luisenia ostatuan. 1995-2015 artean, Nafarroako ikastetxeko ikasleekin 20 urtez muntatu hogeita bi geletako antzezlanei buruzko gogoeta eta testu bilduma lana da.
Maiatz argitaletxearekin plazaratzen da liburu hau. Antton Luku, Marie Agnes Gorostiaguen gomita zen Goiz Berrin.
Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2022(e)ko maiatza(r)en 27-(e)an 11:06etanArtikulu gehiago...
- « Raplari ohiaren botza berriz entzunen da eta ez du nehor axolagabe utziko »
- «Gu iraultzaileak gira, horrek egiten du gure desberdintasuna»
- Euskaltzaleen Topaguneak bere sarea handitzen du Iparraldeko elkarte batzuekin batuz
- “Ezin bagenu kanpotik elikagairik ekarrarazi, oso zalu ginateke janari eskasean”
Nabigazioa orrika