Entzun Irratia Zuzenean
Lehio berrian

“Auzapezak nahiko luke Beskoitzeko ikastola 50 ikasletara mugatu, jadanik 51 daudenean”

Egun betea izan du astelehen honetan Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Arratsean Beskoitzeko ikastolaren etorkizuna jokoan zen, ikastolako buraso eta Seaska, herriko kontseiluarekin bildu baitzen.

Arratsaldean berriz, Seaska eta Frantziako Hezkuntza Ministeritzaren arteko auzia iragan zen Pauen. Erabakia heldu den astean emango dute, eta baikor agertu da Gorostiaga. Bi hitzorduak nola pasa ziren galdegin dio Olatz Idoatek Goiz Berri saioan :

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2022(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 08:48etan
 

"Beren zifrak faltsifikatuak dira"

CADE ingurumenaren aldeko koletkiboak segitzen du AHT-aren aurkako bilkura publikoekin.

Ostiral aratsean, Azkainen egin dute 12garrena. Helburua, beti berdina da, jendartea informatzea, eta hainbat arlo salatzea : AHT-aren aldeko instituzioak gezurretan ari direla zenbakiekin, diote Michele Gracy eta Peio Durruti Cadeko kideek.

Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2022(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 13:15etan
 

“Saiatu behar gira historia ttikien bidez, historia handiak kondatzen”

Ane Irazabal kazetaria Gipuzkoarra da, eta bere berezitasuna da Euskal Herritik kanpo lan egin duela azken urte hauetan, eta usu gatazka guneetan. Palestinan, Libanon, Egipton, Jordanian eta Libian, adibidez baina baita Afrikan eta Europan ere iheslarien migrazioak segitzen, Grezian, Italian… eta Alemanian berriki, Ukrainako gerlaren ondorioak aztertzen. Sari frango bilduak ditu, Euskal Kazetari saria, Argia saria, berriki ere EITB-ren Airean saria ; Berria egunkarian ere, podcast kanal bat badu. Goiz Berriko gomita izan da.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
   

Mintzaleku | Lau hamarkadaz euskarazko irakaskuntzan lanean

Hilabete honetako mintzaleku saioan euskarazko irakaskuntzan hamarkada luzez lanean aritu aritu diren erakasleekin mintzatuko gira. Seaskak 50 urte pasako bidea ibili du gaur eguneraino, eta bide horretan urte luzez bidaide izan dira hainbat erakasle eta horiek omendu zituzten aurtengo Herri Urratsen. Horien artean ziren besteak beste, gure hiru gomitak Peio Urriza, Maddi Zubeldia eta Odile Bethart Lacroix. Beren ibilbideaz, bizipenakz eta ikuskeraz interesatu gara.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
 

"Azterketak euskaraz" : Seaskak auzitegira jotzen du

Auzitegien bidea hartzea deliberatu du Seaska-k. Paueko auzitegi administratibora jo dute, beren iduriko Hezkuntza ministerioak ez baitu 2019an izenpetu hitzarmena ez baitu errespetatzen. Hala nola, baxoko handiaren gaian. Marga Forestier:
 

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 1999(e)ko azaroa(r)en 30-(e)an 01:00etan
   

Nabigazioa orrika