«Euskara erabili nahi dugu gizarteko espazio guzietan»

«Hitzez ekiteko garaia» lemarekin aurten 3.ediziorako itzultzen da ariketa sozial famatua: EUSKARALDIA. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra gure hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera izango da, ahobizi eta belarriprest-ak argitan emanez. Edizio hunen xehetasunak bildu ditu Marga Forestier-k, Zilia Herediarekin:

Frantziako Justizia antolatzen ari da Ipar Euskal Herrian G7rako

 G7 gailurra, eta hunek ekarriko dituen balizko istiluei aurre egiteko, Frantziako Justizia antolatzen ari da ere ipar euskal herrian, usaian baino lan gehiago izan dezakela aurre ikusten baitu. Baionako Auzitegiak dispositibo berezia plantan ezarria du, Samuel Vuelta Simon prokuradoreak azpimarratu digunez. Olatz Idoate kazetaria entzuteko:

Domingo Garat pastorala azken aldikotz emanen dute Saran agorrilaren 31an.

 Domingo Garat pastorala eman dute bigarren aldikotz pagolarrek igande huntan.

3000 bat ikusle baziren berriz ere atzo bigarren jelkaldiaz gozatzeko.

Azken aldikotz  emanen dute pastorala, xiberotik kanpo, Saran, agorrilaren 31an. 

Frantxoa Caset pastoralaren idazlearekin mintzatu gara.

 

180 milioi euro pertsonen autonomia laguntzeko poilitiken alde

Departamenduak, bere 5 urteko plangintza aurkeztu du adinekoen ongizatea, elbarrituen inklusioa edo eriei zuzendutako dispositiboentzat. 3 urtez estatuak kendu dituen 15 milioi euro guttiagorekin egin beharko du Pirinio Atlantikoetako departamenduak. Engaiamendu sozialak atsikiko direla segurtatu du Jean Jacques Lasserre presidentak. Jakin 2050ean, populakuntzaren %20ak 75 urte baino zaharrago izanen dela.  

Ama laburmetraiko partehartzaileek ikusiko dute lehenbizi filma


Ama izeneko labur metraia filma grabaketan parte hartu zuten Baigorriarreri erakutsia izan da joan den larunbatean.Joseba Sarrionaindiaren olerkiak irudikatzen duten 12 filma laburretarik bat da Ama filma, duela ehun urte pasa 14ko gerlan bere semea galdu zuen ama baten ibilbida erakusten duena.

Projekziotik landa, Jojo gure lankidea  mintzatu da Josu Martinez filma egilearekin eta lehenik Mikel Arredondo projektua osoaren ekoizlearekin.