180 milioi euro pertsonen autonomia laguntzeko poilitiken alde

Departamenduak, bere 5 urteko plangintza aurkeztu du adinekoen ongizatea, elbarrituen inklusioa edo eriei zuzendutako dispositiboentzat. 3 urtez estatuak kendu dituen 15 milioi euro guttiagorekin egin beharko du Pirinio Atlantikoetako departamenduak. Engaiamendu sozialak atsikiko direla segurtatu du Jean Jacques Lasserre presidentak. Jakin 2050ean, populakuntzaren %20ak 75 urte baino zaharrago izanen dela.