“Bertso mundua osorik ikusgarri egiten duen momentua txapelketa izaiten da”

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian 41 bertsolari lehiatuko dira aurten, bihar hasirik Getxon  abenduaren 18ra bitartean. BECen ibilbide luzea egin ondoan, Iruñean eginen da lehendabizikoz final handia. Beste aldaketa batzu ere badira eta aurten ainitz aurpegi berri agertuko dira.Bertsoaren besta haundia izaiten den ekimen horren antolakuntza nolakoa den erranen dauku Beñat Gaztelumendik.