Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Eñaut Elorrieta Sarrikota pean

Enaut Elorrieta Xiberoarat horra da berrikuntza zunbaitekin ! Urrieta huntan diska berri bat elki behar lüke Enaut Elorrieta kantari famatüa ken7 taldearekin lüzaz erauntsi ondotik, bakarkako ebilaldi artistika bat abiatü dü geroztik, ber arrakastarekin. Bere kantore famatüenak bena diska berriko berrikuntza zunbait ere emanen dütü ostiralean Sarrikota Peko elizan Xiberoko Botza irratiaren süstengüz. Irratiaren 40 urten programazionean sartzen da gaualdia. Ondoko eta azken hitz ordüa izanen da Azaroaren 5an besta handi batekin

Ardo gutiago bainan ona aterako da !

Mahats biltzea bururatzen den memento huntan Irulegiko sotoan langile den Mattin Etxeverria sotoko langilearekin sasoinaren bilduma eginen dugu. Horma eta idortearen ondorioak zoin izan dira mahastietan. Mahastizainek nola ihardokitzen dute prezioen igotzeari..

Entzulearen iritzia: Joana Detxart (22-10-06)

Entzulearen iritzia: Joana Detxart (22-10-06)

Goiz berri gonbidatua: Maiena Etxeverri, Integrazio Batzordeko langilea (22-10-06)

Integrazio batzordeko langilea den Maiena Etxeverri dugu gure gaurko gomita eta aurtengo sartzea aipatzeaz gain, inklusioan diren haurren laguntzaileak AESH deitzen direnen eskasa eta hauen egoera prekarioa aipatuko dugu eta ondorioz sortzen diren nekeziak haurrak behar diren bezala eskolaratzeko

MOT, Frantziako muga inguruko herrialdeen harremanetarako foroa iragan da lehen aldiz Baionan

Mugazgaindiko egitura hortan, egitura ezberdinek parte hartzen dute, eta foroari bukaera emateko Dominique Faure Frantziako estatu idazkaria gomitatu dute. Migranteen inguruan izan dira galdera gehienak, baina estatu idazkariak, ez du erantzun nahi izan. Ihintza Arrieta: