Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Entzulearen iritzia: Iker Etxepare (22-10-06)

Entzulearen iritzia: Iker Etxepare (22-10-06)

ADI musika emankizuna Panpi Mercapiderekin (22-10-05)

Oki Moki, Nizuri Tazuneri, Islabat, Willis Drummond, Talco, The Psychotic Monks, Bibi Tanga & The Selenites, Mermonte, Les Wampas, Regulate, Tallah.

Euskal Elkargoak "lurralde antolaketaz" gogoetak abiatu ditu

Datorren 20 urteetarako lurralde antolaketaz gogoetak abiatuak dira Euskal elkargoaren baitan. Xedea iparralde osoaren heinean eramanen da lehen aldiko. Gilles Haran Hazparneko ordezkariak horren berri emaiten digu

Ipar Kataluniako herriko etxe bat auzitara, katalana ekitaldi ofizialetan onartzegatik

Frantsesa da nagusi, frantses instituzioetan. Haatik, urtez urte, erakunde publikoetan ere lekua egiten hasi dira euskara, korsikera edota bretainiera. Hemen, horren adibide ditugu, Ortzaizeko, Urruñako, Hendaiako edota Urepeleko herriko kontseiluak, baita Hirigune Elkargoa ere. Eta orain, desmartxa horretara batu da katalana ere Ipar Katalunian. Inhar Iraizotz:

Frankistek Bilbo hartu zutelarik, Château-Chinon hirira joan zen”

Aste huntan Peio Etxeberri-k, Martin Ugalde aipatu digu