Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Entzulearen Iritzia: Nikolas Goñi “Jendarte ekintzaileak”

Entzulearen Iritzia: Nikolas Goñi “Jendarte ekintzaileak”

40. aldikotz ospatu da Lapurtarren Biltzarra Uztaritzen igandean

Joan den urtean berriz antolatzen hasi ziren, antolaketa problemen eta Covidaren gatik gelditu bazen ere. Aroa lagun zuten aurten, eta parte hartzean senditu da. Panpi Mercapide ibili da bere mikroarekin Lota aldean, eta lehenik sukaldetan izan da:

Lurzaindiak, 6 hektareako lurra eskuratu du Donibane Lohitzunen

Berriki jakin dugu Lurzaindiak, laborantxa lurrak espekulaziotik gordetzeko lan egiten duen elkarteak, Donibane Lohizuneko 6 hektarea eskuratu dituela. Haatik, hiru epaiketa iragan behar izan dira Lurzaindiaren eta lurren alokaitzaile ohiaren nahiz SAFERraren artean afera behin betiko argitzeko. Lurzaindiako Maryse Cachenautekin mintzatu da Inhar Iraizotz:

Lurra 55.000 euro ingurutan erosi zuen SAFERrak, eta antzeko salneurrian eskuratuko ditu Lurzaindiak. Eta behin erosketa bururaturik, kostaldeko 6 hektarea horietan laborantxa egitasmo berri bat abiatzeko deialdia idekiko dute.

Kultur kronika: Ximun Fuchs "Ziminoak"

Anbizioa zen bitartean Iparraldeak bazuen zinezko leku ohargarri bat”

30 urte ospatu ditu Euskal Telebistan zabaltzen den « Iparraldearen Orena » berri tarteak. Joan den irailaren 22an saio berezi bat eman zuten urtemuga kari, lehengo eta oraingo kazetariak bilduz. Zailtasunak zailtasun, ipar euskal herriko berri, Euskal herri guzian emaiten lortu du. Guillaume Irigoienek ahantxu 30 urte pasa ditu aurkezle lanetan.