Euskal Herriko Bertso tapelketa nausia igan astean hasi bada, aste ondar hontan kanporaketa bat igarran da Xiberoan. Iulen Guiresse han günüan:
Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
Entzulearen iritzia: Elaia Borda Uhalde "Parisek entzun du, berandu baina entzun du"
Urri huntan Frantses gobernuak manaturik herritar hitzarmen bat abiatuko da biziaren bururatzeaz. Gai huntaz 2016 an indarrean sartu den Leoneti legeak zer dio eta zoin ditu mugak? Legea hobetzeko, aipatzen da bereburuaz beste egite laguntza edo eutanasia onartzea … etikoki noraino joaiten ahalda lege hori.
Baionako hospitalean geriatria eta psikatria sailean lan egin duen eta Garazi baigorriko eskuz esku elkartean bizi bururatzea gaia landu duen Annie Obiague-k argitasunak ekarriko dauzkigu.
Helegitea pausatu dute auzitegian, Arbonako oposizioko hautetsiek. Asteazekn huntan salatu zuten herriko etxeak bere eskola proiektua hondarkindegi ohi baten gainean eraikiko zuela. Lurraren azterketa behar bezala egina izan dela defendatu du bere burua auzapezak. Baina oposizioarentzat ez da aski sakonki ikertu lurraren. Beñat Arla oposizioko hautestia:
Beskoitzeko ikastolako burasoek horien kexua oihukatu dute barda A64 autopistaren 3garren ateratzean. Hazparneko ateratzean, Beskoitzera sartzeko bide nagusian, burasoek salatu dute herriko etxearen jarrera eta ikastola duin bat galdegin dute. Antton Castoreo: