Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Bizkleta egokituak erosi dituzte Amikuzen

Bizikleta berriak erosi dituzte Amikuzen elbarrituendako eta pertsona xaharrendako. Lehen aldikotz, departamenduak esperimentazio bat eramaten du bizikleta berezi horien erabilpena testatzeko

Elizaldia: "Jenerazio berria prest"

Deusetik abiaturik xerri hazkuntzan, enpresa baten kudeantza utzi die Maite eta Jean Battitt Loyathok haien hiru haurrer. 5 milion euroko inbestizamendua eginik Gamarten, azken teknologiak baliatuz handitze eta berritze lanetan. Artzen Letona lankidea joan den ostiralean ontolatutako ate ideki eta bestan genuen eta lekukoa hartzen dutenekin egon da Elena, Jon eta Leire Lohyathorekin, azken honek erraiten digu zein perspektibarekin hartzen duten segida:

Goiz berri gonbidatua: Argitxu Dufau, iparraldeko LAB sindukatuko bozeramailea (22-09-29)

Greba eta mobilizazio eguna da, Argitxu Dufau LAB sindikateko bozeramailea. Erretreta 60 urtetan, SMIC lan sariaren emendaketa, 30 orduko lan-astea hauek dira besteak beste aladarrikatuak izanen direnak karrikan Baionan eta Donapaleun egun.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den euskaraldian izen-emateko epea zabaldu dute

Belarriest eta ahobiziek izena emateko epea gaur ireki da. “Euskaraz aritzeko espazioak” areagotu nahi dituzte euskaraldiaren hirugarren edizio honetan. Iaz ipar euskal herrian 500 entitatek izena eman zuten eta aurten parte hartze hori handitzea dute helburu. Entitate eta ariguneen izen emaitea urriaren 31a arte zabalik izanen da. Zilia Heredia Iparraldeko euskaraldiko koordinatzailearekin hitzegin dugu:

Ipar euskal herrian lehen aurkezpen publikoa urriaren 6an Donapaulen arratsaldeko 18.30etan zabalik elkarteak

"Egiazko arazoa gordetzen du txosten horrek"

Audap eta Tokiko alokairu pribatuen behatokia erakundeek, 2021eko alokairu pribatuen ikuspegia plazaratu dute txosten batean hilabete huntan. Ipar euskal herriaren egoera bere iksupegia galdegin diogu Peio Dufau Ziburuko urbanismoko hautetsiari. Orroitarazi behar da Ziburu « eremu tinke » edo « zone tendue » delakoak kokatzen dela. Marga Forestier: