Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

"Laister 3 milloi eta 500 mila Eusko izanen dira zirkulazioan"

Larunbat huntan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearekin, parte bat, Elkarteei isurtzen du sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzu saristatuak izanen dira.  Orroitarazi, iaz, 50.000 eusko baino gehiago eman ahal izan zitzaizkiela 60 elkarteri. Régis Eneriz, Euskal Moneta elkarteko langilearekin hitzegin dugu:

Brasil-eko zinegintza argitan Miarritzeko Amerika Latina festibalean

Amerika Latina festibala itzultzen da aurten 31.ediziorako. Brasilgo herria argitan emango da aurten, filmen bitartez baina bere kulturari esker ere. Astelehen huntatik urriaren 2ra, Miarritzetik Amerika Latinako hainbat herritara bidaiatzeko aukera izango da. Marga Forestier:

Postarekin arazoak Hazparnen

Postak ez ditu gehiago onartzen helbidez zaharrak. Hazparneko inguruetan, herritar batzuk ez dituzte oraindik helbide berriak aldatu horien paperetan eta duela aste zonbaitzu, konturatu dira gutunak ez zirela gehiago heltzen.

"Oroitzen naizeno" memoriarekin solasean

Maddi Zubeldiak eta Bernadette Lurok “Oroitzen naizeko” ikuskarria eskeini zuten ostiralean Donibane Lohitzuneko mediatekan. Ikusgarri honek ALZEHIMER heritasuna du abiapuntu. Emanaldian izan ginen eta ikusgarri hontako protagonistekin hitzegiteko aukera izan genuen. Aitor Errazkin:

Entzulearen iritzia: Andea Pebet (22-09-26)

Andrea Pebet-ek eman digu gaur iritzia : « Zer xekatzen du Sandrine Rousseauk erraiten duelarik gizonek, haien elikadura ohiturekin, emazteak baino gehio kutsatzen dutela ? »