Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Jabe iruzurgileen irudimen "artistikoa" erakutsi nahi izan du Alda elkarteak Baionan

14 iruzurrezko alokatze kontratuen enkanteak egin ditu Aldak larunbatean Baionan. Etxeko jabe ala agentziek, atxematen dituzten jukutria desberdinak, legea saihesteko erakutsi nahi izan du elkarteak. Antzerki joko baten bitartez, jabeek duten irudimen artitstikoa azpimarratzeko, alokatzailea egoera prekarioan sartzen dituen kontratuak, enkanteetan saldu dituzte bertan zirenei. Arantxa Idieder han zinen, eta Aldako Txetx Etxeberrirekin mintzatu zira:

Asteartean biltzekoa da lehen aldiz, Paueko prefekturan, iruzurrezko alokatze kontratuen kontra borrokatzekoa den batzordea, eta Aldak 8 iruzurrezko kontratu aurkeztuko ditu.

“Eskuinak bere bozak ditu, baina ezkerrean balore guttiago emaiten da hauteskundeei eta jendeak ez du bozkatzen”

Italian hauteskundeak iragan dira igande huntan eta estimazioek zioten bezala, eskuineko koalizioak ereman ditu, bozen %44arekin. Fratelli d’Italia edo Italiako anaiak alderdiko Giorgia Melonik izanen seguraski presidente berria, Mario Dragjhi gaur egunkoaren lekua hartuz. Bere alderdiak bozen %26.5 eskuratu du. Gurekin dugu Luca Ricci, Italiarra, Erroman bizi, eta euskal hiztuna

Glisseguna larunbat huntan Angeluko itsasbazterrean

Euskara eta lerra kirolak ardatz dituen Glisseguna larunbat huntan izanen da Angeluko La Barre gunean. Seaskak sustaturik, kirola, musika, dantza, euskaraz libertitzeko parada. Ramuntxo Etxeberrik 19. edizioaz xehetasunak ematen dauzkigu. 

Maritxu Paulus Basurko abokatua: Jakes Esnal eta Jon Paroten baldintzapeko askatasuna

Baldintzapean aske izanen dira Jon Parot eta Jakes Esnal preso politikoak. Horren alde agertu da Parisko Dei Gortea. Haatik, bidea luzea izan da... 6garren eskaera zuen Jon Parotek, bigarrena Jakes Esnalek, eta 5 urtez luzatu da azken prozedura. Maritxu Paulus-Basurko abokatua zuzenean izan da gure berri sailean.

Entzulearen iritzia: Ainize Madariaga "Zanpaketa linguistikoaz"

Entzulearen iritzia: Ainize Madariaga "Zanpaketa linguistikoaz"