Horren alde agertu da Parisko dei gortea. Bidea luzea izan da, 6garren eskaera zuen Jon Parotek, bigarrena Jakes Esnalek, eta 5 urtez luzatu da azken prozedura. Hautetsi eta auzapez ezberdinek « zaintza taldea » osatua zuten Euskal Elkargoan Baionan, erabakia aztertzeko. Entzunen ditugu Anaiz Funosas Bake Bideako eleduna, Jean René Etxegarai euskal elkargoko presidentea, Filipe Aramendi Urruñako auzapeza eta Frédérique Espagnac senataria: