Euskal Herriko Historiaren zati bat aurkezten digu Peio Etxeberrik. Gaurkoan, Agosti Xaho
Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
Bularreko minbiziaren prebentziorako hilabetea izan ohi da urria. Hilabete guztian zehar hitzordu ezberdinak lerrokatzen dira. Bularreko minbizia gainditu duten bi lekukotasun eskaini dizkizuegu eta aldi berean Baionako ospitalean izan gira onkologia zerbitzuan. Maitena Dufau, onkologia zerbitzuan lan egiten duen erizainarekin mintzatu da Ihintza Arrieta. Onkologiako eguneko zerbitzuan zer lan egiten duten esplikatu dio:
Andrea Pebet-ek eman digu gaur iritzia: «Euskararendako mehatxurik haundiena kapitalismoak sortzen du»
Urria izan oi da bularreko minbiziaren aurkako hilabetea. Hainbat ekitaldi antolatuak dira urri huntan, eta horien artean fama hartua duen Garazi en rose. Milaka emazte lasterkari ibili dira baxe nafarroako hiriburuko karriketatik. Gu, beti salatzeko hain zailak diren lekukotasun bat biltzeko baliatu gira. Eztitxu Goihetxe gurekin izan dugu Goiz Berri saioan:
Entzulearen iritzia: Naia Burukoa (22-10-07)