Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

"Suspentsioaren altxatzeak araudi berria indarrean jartzea azkartu du "

Paueko Administrazio auzitegiaren arabera,Euskal Hirigune Elkargoak martxoaren 5ean bozkatutako lehen konpentsazio neurria legalitatea betetzen du. Administrazio auzitegiak orain proportzionaltasun faltari ez du ikusten. Kontrako helegiterik ez bada aurkezten nerri berria 2023ko martxoan indarrean jarriko da. Filipe Aramendi Urruñako auzapezarentzat, suspentsioaren altxatzeak araudi berria indarrean jartzea azkartu du

Alda mugimendua pozik agertu da erabakiarekin. Etxebizitza eskuibdearen aldeko mugimenduaren arabera, 11.000 bizitegi “libratu” litezke araua aplikatuz

Entzulearen iritzia: Nikolas Goñi (22-09-20)

Entzulearen iritzia: Nikolas Goñi (22-09-20)

 

 

LAB sindikatua, Lurraldeko eta ospitaleko ofizio publikoko hauteskundeetan parte hartuko du

Lurraldeko eta ospitaleko ofizio publikoko hauteskundeak abenduan iraganen dira. LAB sindikatuak lista batzu muntatu nahi ditu ofizio publikoko langileen eskubideen defendatzeko. Kanpainaren presentaketa atzo goziean egin dute Donibane Garazin. Han zen Antton Castoreo:

“Alternatibak sortzeko, hautetsi proaktiboak nahi ditugu gure lurraldean”

Bizi mugimenduak segitzen du klima aldaketaren deiadarra jotzen eta bi ekimen abiatu ditu aste huntan berean. Alde batetik, hautetsiendako formakuntza bat proposatzen du, bihar hasi eta azaro arte luzatuko dena eta,eta  bestaldetik txirrindiraultza prestatua du ere igande huntako Donibane Lohitzunen. Sabine Endara Biziko kidea Goiz Berri saioko gomita izan da. 

Ortzaizeko kabalkada

Arrakasta izan zuen atzo, ortzaiztarrek eman kabalkadak. Zirtzil, dantza, bertsu, zaldun, musika… sail guzietan lortua izan da. Jone Barnetx: