Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Juliette Binoche aktoreak Donostia Saria jaso du

Atzo (Igandea) gauean jaso zuen Juliette Binoche aktoreak Donostia Saria. Ostiralean abiatu zen 70. Donostia Zinemaldiaren lehen Donostia saria jaso du aktore frantziarrak eta eskerturik eta hunkitua jaso zuen bere ibilbideko eskertza saria, Maia Muruaga

Goizeko 8.30etan proiektatuko da Christophe Honoré-ren filma eta zuzendariarekin Paul Kircher eta Vincent Lacoste aktoreak Donostin dira ere filma aurkezteko.

“Ipar euskal herriko ikasleak, EHUren administrazioaren begietara, ikasle atzerritarrak gira”

Iritzi emaile berri bat aurtengo sasoinean. Elaia Bordak 15ero, astelehenetan bere iritza utziko digu. Gaurkoan, ipar euskal herriko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitatean dituzten zailtasunak aipatzen dizkigu

"Xanpun bertsularia omendu dute Donibane Lohitzunen"

« Juanita Larando », Albaola fabrikak egin 18garren mendeko patatxa itsas ontziaren presentziaz portuan baliatu da Donibane Lohitzuneko herriko etxea. Alde batetik, Lapurdiko LAT-eko arraunlariak ohoratzeko larunbatean. Hauek ARC2 liga irabazi dute. Eta bestetik, bertso saioa eskaini diote duela 20 urte zendu zen Xanpun bertsulariari, patatxaren gainetik, Maddalen Arzallus eta Xumai Muruak. Xabi Sein biloba edo semetxiaren lekukotasuna bildu du Kriztof Arotzarenak: 

 

Autodeterminazioaz eztabaida antolatzen du EH Baik larunbat arratsaldean Uztaritzen

Udako unibertsitateak antolatzen ditu EH Bai mugimenduak asteburu hontan Uztaritzen. Orain artekoaz gogoetatu, gero erronkak landu eta azaroan egin asmo duten kongresua lantzeko parada izanen da. Unibertsitateen momentu garrantzitsuena larunbat arratsaldeko eztabaida izanen da. Autodeterminazioaz izanen da mintzaldia, Eskoziar diputatu ohi batek ere parte hartuko duelarik bideo konferentziaz. Guzti hortaz mintzatu da Ihintza Arrieta, Nikolas Blain EH Baiko bozeramailearekin:

 

Gau eskolen sartzea urriaren 3an eginen da

Irailaren 23a arte, AEK-an izena emaiteko tenorea da! Gau eskola, ikastaroak edo barnategiak, formula ezberdinak proposatzen ditu AEK-ak. Sartzeaz puntu bat egin du Marga Forestier-k, Ihintz Oliden-ekin, entzuten ditugu: