Ondarearen egunak ospatuko dira Ziburun ere, egitarau zabal bat antolatu dute bertan eta horren berri emanen digu Maia Muruagak:
Goiz berri
Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.
Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.
Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.
Ondarearen egunkari Terexa Lekunberri EKE-ko ahozko ondarearen eta etnopoloaren arduraduna gonbidatu dugu. Zer da ondarea, zer sartzen da ondarean zer egin ondarearekin? Ondareakilako ikuspegia aldatu dea?
220 gizon iragan dira Hendaiako erretentzio zentrotik jaz. Bataz beste 27 egunez atxikiak izan dira eta ondotik 54 kanporatu dira frantses lurraldetik. CIMADE elkartean egin du zenbaki hauen irakurketa, baina zenbakietatik at, pertsonen gaizkizatea azpimarratu du elkarteak. Marga Forestier:
Entzulearen iritzia: Jakes Bortairu (22-09-15)
Allande Socarros euskalzain, militante, euskalzale, abertzale, kazetari eta irratiaren lagüntzaleaz libürü bat agerarazi dü Euskalzaindiak. Benat Larrory: