Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Xabier Euzkitze binakako ezker paretako finalaz

Euskal Irratiek ETBrekin egin dugun hitzarmenaren karira, Magali Zubillaga Euskal Irratien pilotako laguntzailea Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosarekin batera izango da igandean, Binakako Ezker Paretako finalaren komentatzeko. Finalari buruz mintzatu zaigu ETBko kazetaria


Pello Zabalaren aro iragarpena

Asteburuko eguraldiaren iragarpena egin digu Pello Zabalak


Andde Sainte Marie ABko bozeramailea

Abertzaleen Batasuneko bozeramailea izan da Goiz Berri saioan. Aktualitateko gaiak aipatu ditu Pantxika Arranbiderekin: Aberri Eguna, Euskal Herria Bai koalizioa, edo Eskualdeko bozak


Andde Sainte Marie ABko bozeramailea

Andde Sainte Mariek aktualitateko gaiak aipatzen ditu Goiz Berri saioan: Hauteskundeak, Aberri Eguna edo Euskal Herriai Bai koalizioa.

Pantxika Arranbidek egin elkarrizketa


Asteazkeneko berriak Pantzok aurkezturik

Euskal Telebista ez da ikusiko Lapurdiko kostaldean TNT-TDT sistemarik gabe; Batera plataformak ukan dituen emaitzen berri eman du; Bio bazkaria Garaziko Lizeoan; Mobilizazio arrakastatsua atzo Baionan; Irungo Belaskoenea ikastetxean herrialdeko ezberdinetako haurrak eskolatzen dira