Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

ERANTZUNGAILUA

altGaur Iban Etxezaharreta

IRRAT 6

Otsailaren 20an Irrat 6. Barne hartzearen alde6 oren.
Karia hortarat lekukotasunak egunero .
Gaur Ortzaizeko ikastoalren aldi .Lehen urtea da Integrazio batzordearen laguntza galdegiten dutela 4°urtean den haur batendako.
Maina Laskarai andereñoak erran dauku nola egiten duten.


donibaneko ihauteriak

giro onean ospatu dira ihauteriak

 

Erreportaia

Donibane Lohizuneko ihauterien karira Begiraleak dantza taldeak bere ikusgarria berria erakutsi du euripean. Ihintzak Arrietak segitu ditu dantzariak


Erantzungailua

Gaur goizean Unai Iturriagak utzi digu bere mezua Euskal Irratien ihardesgailuan. Madrileko Auzitegi Nazionalera egin bidaia kondatzen digu