Astelehenetik ostiralera, goizeko 7 orenetarik 9-etarat, Goiz Berri saioak aktualitatea hurbiletik segitzea proposatzen dautzue.

Egun guziz gomita ezberdinak, erredakzio taldearen berri sail nagusiak eta erreportaiak, Maiana Mendiburu-ren atal berezia 8ak 5 guttitan, eta laguntzaileen aipaldiak, hara nola liburu irakurketa, euskarazko internet guneen aurkezpena eta hegoaldeko berri hautatuen laburpena.

Gainera, astearte eta ostiraletan, Pello Zabala aro ikertzaleak bere iragarpenak proposatzen dizkigu.
Ahantzi gabe jokoak 9ak 5 guttitan, bi aste guziz, apairu goxoak irabazteko.

Bertso Eskolen sartzea eginen da heldu den astelehenean

30 eskolatako 250 ikasle hasiko dira berriz biltzen Iparraldean. Prestakuntza asteak izan dira erakasleendako, orotara 5 ibiliko dira lurraldean gaindi kurtsoak segurtatzen. Aimar Karrika bertso erakasleak erran digunaz, bertsolariak formatzea baino, bertsu eskolek beste helburua batzu ditu:


 

“Ez dugu euskarazko aski erakasle egiazko eskaintza elebitasun baten proposatzeko”

Erakaskuntza katoliko sarean dauden eskolek ere beren sartzea egin zuten besteekin batera. Aurten, elebidunean ari diren euskarazko ikasleen kopurua mantendu bat hein batean, eta beste sareetan bezala hainbat arazo badira, izan euskarazko erakasleen ukaiteko, edo behar bereziak dituzten ikasleak laguntzeko. Sebastien Irazoki elebitasunendako misio karguduna da, eta Olatz Idoate lankidearekin da

Gero eta ikasle gehiago eta gero eta toki guttiago Beskoitzeko ikastolan

Ekaineko baldintza beretan abiatu dute ikasturte berria Beskoitzeko ikastolan : espazio ttipiegia duten haur kopuru gero eta handiagoarentzat eta herriko etxearekin eztabaidatzeko ezintasunarekin. Jarrera hetsiarekin segitzen du herriko etxeak eta ez die momentuz aterabide baikorrik eskaintzen. Egoera zertan ikustera joan da Ihintza Arrieta, Clémence Labrouche eta Maialen Camblong-ekin mintzatu da:

“Kintoan Barna" mugazgaindiko proiektuaren estrenaldiaren eginen da egun

Baigorritik haste Banka Aldude Urepele Eugi eta Zubiritik pastuz Esteribarreraino joanen dira, ibilbide hortan diren sortu diren  proiektuen aurkezteko. Urepeleko auzapeza den Xole Aire-rekin zira Marie Agnes Gorostiague.

Xiberoko bidea lüzatzen ari da..

Bada orai urte zunbait aipatzen dela Sarikota pea, Ezpeize eta Onize pean artean bide berri baten eraikitzea. Bena herritarren parte bat ez da akort. Alkarte bat eraiki düe herritarrek,eta audela « bizi  xiberoa » eta « sepanso » üngüramenaz axoltzen diren mugimendüekin biltzen dira xiberoko bidearen kuntre. Letera bat helarazi zaio departamentüari eta Jean Jacques Lasserre bürüari eztabada zabal dezan eta beste proposamen baten egiteko. Departamentüko kuntseiler den Pepela Miranden arabera eztabadak jadanik eginik izan dira:

Pepela Mirandek gehitü dü lanek hasi behar lükiela 2023an. Xiberoko poloko bürüa Jean Marc Baranthol, Ezpeizeko mera eta Bildozeko merak beren süstengüa ekarri dioie