«Berri sailetan aipatu ez, baina Interneten zabaltzen diren gaiak landuko ditugu». Saioan hainbat kolaboratzaile dira, musika, telebista, nazioartea, gaurkotasuna, irudia, gogoetatzeko gune libre bilakatuz irratia.

#telebistautz #irratiapitz

Hitz eta Putz hil da, biba kolore festa!

Ekainaren 21ko Hitz eta Putz

2014-2018 izan da Hitz eta Putzen ibilbidea kronikarien laguntzari esker :

- Iraitz Zufiaurre
- Loretxu Bergunian
- Martin Kitto
- Joanes Etxebarria
- Marko
- Fred Berruet
- Aritz Galarraga
- JBwarrior07
- Laida Agerretxe-Colina
- Francis'Pantxis'Bidart
- Eneko Bidegain
- Gerrenaplat-eko Dominique, Kriztof Lambert eta Piztafalx

Izan puuuuutz!

[AZKEN PUTZA] Emankizuna osoki entzuteko :

Fred Berruet musika kronikariaren azkena, 2Zio taldeari eskaini dio. Sei urtez Euskal Irratietan egin ditu kronikak, bi urtez Goiz Berrin eta lau urtez Hitz eta Putz saioan :

"Balio du du Patxi Laskaraien webgunean diren argazki sailetan begirada galtzea"

Ekainaren 20ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Joanes Etxebarria kronikariak aste honetan Patxi Laskarai argazkilariaren lana orokorki goraipatu nahi izan du, estetika lantzen duen artista :

Anaitze Agirre izan da gure gomita, ekainaren 20 honetan, Errefuxiatuen nazioarteko eguna dela eta. Aktualitatean, gure artean geroz eta leku gehiago duen egoera bat, Aquarius itsasontziaz gain, Europaren politika aipatu dugu SOS Arrazakeriako kidearekin :

"Pasa uda goxo bat, kasu egin zuen buruer, pittilin eta pottotter"

Ekainaren 19ko Hitz eta Putz

Emankizun osoa entzuteko :

Iraitz Zufiaurre erizaina den kronikariarekin, azkenarentzat, helduentzako jostailuak saltzen dituen denda batean izan gira. Duela bi aste haurrentzako jostailuak aipatuta, kuriositate handiarekin sartu ginen helduen plazeraren supermerkatuan (irudian Iraitzek eskaini opari ederrra...)

17.000 biztanleetarik 4.000ra pasatu da nafarraldeko pirineoko biztanle kopurua, 50 urtez. Pirineoko 5 ibarrak eta 5 herri bildu dira, pirineotako mahaia osatzeko eta pirineoko etorkizuneko plan berri baten proposatzeko. Lehendakari ordea den Joseba Martinez-ekin hitzegin du Jone Barneixek :

Zer egin behar dut orain Gerrenaplatek eskaini opariarekin?

Ekainaren 18ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Gerrenaplat #9 eta azken kronika Dominique, Christophe Lambert eta Piztaflax lagunekin, "Its Raining Hemen" kantuaren aurkezpena, eta France Bleu irratiaren itsasontzi proiektua, baita argazkian ikusten duzuen banderaren istorioa ere :

Aitor Errazkin kazetariarekin, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde publikoak, hizkuntza politika gaietan lankidentzan aritzeko hitzarmena berriaz :

"Gorriak eta bi, omenaldi bat haien inguruko borrokalarientzat"

Ekainaren 14ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Fred Berruet musika kronikariak Bidelapurrak taldearen azken diskoa aurkeztu du :

Bel Pozueta izan da ostegun honetako gomita, Altsasuko auzian zigortutako Adur Ramirez de Aldaren ama.  Manifestatzera deitzen dute berriz ere Iruñean larunbat honetan. Aste honetan prentsaurreko masibo batean, 50 hamar bat nafartar eragileen sustengu agertu delarik, asteazkenean jakin zen ere, prokuradoreak helegitea jarri ziola Altsasuko auziko erabakiari, iturri batzuen arabera, terrorismo delitua ez duelako kondutan hartzen epaiak :