«Berri sailetan aipatu ez, baina Interneten zabaltzen diren gaiak landuko ditugu». Saioan hainbat kolaboratzaile dira, musika, telebista, nazioartea, gaurkotasuna, irudia, gogoetatzeko gune libre bilakatuz irratia.

#telebistautz #irratiapitz

'Robotkeri artistikoari putz'

Apirilaren 25ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Marko marrazki kronikariarekin 'robot-artistak' aipatu eta, arte obren izenpetzeaz ere hitzegin dugu :

Oihana Parot izan da asteazken honetako gomita, Harrera elkarteak abiatu kanpainaz hitz egiteko. Aieteko konferentziaren biharamunean sortu zen elkartea 2011an, presondegitik ateratzen direnak laguntzeko :

 

Zooterapia deitzen zaionaz

Apirilaren 24ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Iraitz Zufiaurre erizain kronikariarekin abereen lekua gure etxetan aipatu dugu. Bakardadean bizi denari ekartzen dion erritmoaz, terapiak laguntzeko eta beste :

Alain Larrea abokatuarekin, Frantziako asanbladak igande gauean bozkatu duen Babes eskubide eta imigrazio legea aipatu dugu. Senatuan pasatu behar da oraindik legea ekainean. Bere ustez «Legediak gaurko egoera gogortzen du, eta eskubideak murrizten ditu atzerritarrentzat » :

Rocka puntua! liburutik abiatu kronika egin du Francis Bidartek

Apirilaren 23ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Francis Bidart musika kronikariak, Rocka puntua! Alberto Irazuren liburua aipatu du, bertsolaritza, rap mugimenduaren influentzia Euskal Herrian, rockaren uztartzea eta beste :

Maryse Cachenaut Lurzaindiako kidea eta Aitzina mugimenduko Txomin Casteigtsekin hitzegin du Battitt Crouspeyrrek. Lurzaindiak antolatu eztabaidaren ondotik, laborantzarako lurren galtze etengabeari erantzuteko antolatua :


 

"Ederki asko baliatzen ditu melodien eta gitarra zakar horien arteko uztarketak"

Apirilaren 19ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Fred Berruet musika kronikariak Birkit bizkaitarraren lehen diskoa aurkeztu dauku aste honetan :

"Iduri du sartzen garela errealitate hortan nun hilak izatea bazter batetan normala den"

Apirilaren 18ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko

Joanes Etxebarria kronikariarekin argazki solas, eta aldi honetan Pulitzer saria aipagai. Aurtengo saria eskuratu du Reuters agentziaren serie batek, Rohingyarren bizipenak erakusten dituenak :

Joxemi Beltran Giza Eskubideen Zinemaldiko zine programazioaren arduradunarekin hitzegin du Maia Muruagak. Ostiral honetan abiatu, eta apirilaren 27 arte iraganen den festibalak 16 urte betetzen ditu aurten :