«Berri sailetan aipatu ez, baina Interneten zabaltzen diren gaiak landuko ditugu». Saioan hainbat kolaboratzaile dira, musika, telebista, nazioartea, gaurkotasuna, irudia, gogoetatzeko gune libre bilakatuz irratia.

#telebistautz #irratiapitz

"Artea ez da inoiz hilko!"

Ekainaren 13ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Marko kronikariaren azken marrazkia, azken blablaldia, 4 urteko kolaborazioaren ondotik, bere nortasunaz hitz egin dugu, marrazkiaren garrantziaz bere bizian :

Garikoitz Mujika gomitarekin Frantziako Tourra aipatu dugu, bainan bereziki Euskal Herrian egingo duen pasaiaz. "You are in the Basque Country" mezua hedatzea izango dute helburu, Tourrak ekartzen duen erakusleihoa erabiliz :

"Ez da posible beti aitzaki gisa ematea, Iparraldeko erritmoa beste bat dela"

Ekainaren 12ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Eneko Bidegain kronikariaren, Zazpiak bat ala Zazpi? galderari beti erantzun bila, eta azken kolaborazioan Euskaraldia edota Gure Esku Dago ekimenen estrategia hautuetaz, eta Euskal Herriko "erritmo desberdinak" astakuru :

Angel Oiarbide izan da astearteko gomita, Gure Esku Dago ekimenaz hitz egiteko. Donostia, Bilbo eta Gasteiz arteko giza katean parte hartu zuten 175.000 herritarrek, Eusko Jaurlaritzari zuzendu mezu hedatu zuten, euskaldunen erabakitze eskubidea oinarri :

 

Francis Bidarten azken kronika, eusnobisten arteko elkarrizketa

Ekainaren 11ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Francis Bidart kronikariaren azken kolaborazioa, orokorra izan da. Euskal kantugintzaz duen iritzia, geroari begirako transmisioaz eta gure eusnobismoaz...

Mixel Ernaga Urepeleko auzapeza izan da gure gomita, 300 bat ikasle oinez heldu ziren ostegunean Urepelera, Iruñetik abiatu ondoan. Duela 80 urte, maiatzaren 22an, 795 pertsona eskapatu ziren Frankismo garaiko San kristobal presondegitik.
Urepelera, heldu zen Jovino Fernandez, 20 urteko gaztea :


 

 

Bizitza motza da - Edozein Bi

Ekainaren 7ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Fred Berruet musika kronikariak, EDOZEIN BI nafartar taldearen lehen diskoa aurkeztu du :

Peio Ospital gomitarekin, Manex Pagola zenaz hitzegin dugu. Ostegun honetan zendu da euskal kantari, musikari eta militantea. Peio eta Pantxoa bikoteak famatu egin zituen Pagolaren kantua ainitz :

 

Heriotzari aurre eta eguzkiari begira

Ekainaren 6ko Hitz eta Putz

Emankizuna osoki entzuteko :

Joanes Etxebarria kronikariarekin argazki solas, eta bereziki heriotzaren erritualari loturiko irudiekin. Filipinetako eskualde batean, arroka bati lotzen dituzte hilkutxak, Chachapoya populuak aldiz eguzkiari begira momifikatzen ditu :

Elorri Charreton gomitarekin, Donibane Ziburuko gaztetxeak aurtengo proposatzen duen antolaketa, bereziki Donibane Lohizuneko herriko bestei begira :