Jokoz kanpo: Errugbia

Errugbia izan dugu mintzagai aste honetako Jokoz kanpo saioan. Batetik, Kanboko Xabier Astoi jokalaria gurean izan da, talde ohorezko mailako finalera iritsi da eta.

Lehen zatia:

Bigarren zatian Biarritz Olympique taldeaz mintzatu gara. Lehen seiretan saikatu ostean, Grenoblen du hurrengo partida. Partida zaila izanen da hirugarren sailkatuaren aurka, BO taldeak zenbait jokalariren hutsunea izango du.

Bigarren zatia:

Jokoz kanpo: Roller derby-a

Aste huntako Jokoz Kanpo saioan, Roller derby-a ! Goiti ari den kirol hau, bi talde baditu Lapurdin, bat Angelun eta beste bat Baionan. Baionako kidea den Eneko Larrea izan da gure gomita. Bigarren zatian arraunaz ari izan gira, Lapurdiko Arraun Taldeak ikaragarriko sasoina burutu zuen iaz, KAE-1 mailara igoz, aurten ere serioski ari dira prestatzen. Gurekin taldeko president den Bixente Etxegarai izan dugu bai eta Beñat Urtxegi arraunlaria.

 

Jokoz kanpo: Mathieu Ospital eta Peio Larralde

Pilotan, esku huska seguraski urteko hitz ordure inportanteenetariko bat baitugu igandean, buruz burukako finalarekin. Parez pare, Mathieu Ospital eta Peio Larralde, Hazpandarra gurekin dugu, atsaldeon Peio Larralde:

 

Jokoz kanpo: Iker Iribarria eta Asier Zubiriarekin solasean

Iker Iribarria esku huskako pilotaria, iazko binakako xapelduna, eta duela bi urte buruz burukako xapelduna Jokoz Kanpo saioko gomita izan dugu aste huntan. Bigarren zatian Asier Zubiriarekin mintzatu gira, eskubaloilaria. Irungo Bidasoa taldean jokatzen du Asobal lehen  mailan. Atezaina da Usurbildarra:

Jokoz kanpo: Pilotan, Makeako lehiaketaren finala larunbat huntan jokatuko da Joko Berri modalitatean

Aste huntako Jokoz Kanpo saioan Pilota eta Arrauna aipatu ditugu. Pilotan, Makeako lehiaketaren finala larunbat huntan jokatuko da Joko Berri modalitatean, hortaz ariko gira Alain Dubois Makeako auzapez eta lehiaketa antolatzailearekin, baina baliatu gira bistan dena Alain Dubois Eskupilotako presidente orde dela, jakiteko zer gertatzen den xuxen elkarte hortan.

Bigarren zatian, Arraunaz ari izan gira. Uda huntako LAT taldeko mutiko arraunlarien balentriaren ondotik, neskak heldu dira proiektu interesgarri batekin, hortaz mintzatu gira Izarne Molina Dupin-ekin.