Jokoz Kanpo saioan, Errugbia eta Arrauna aipatuko ditugu. Arraunean, Emilie Charron gurekin izanen da. Hondarribian ari da arraunean goi goi mailean, bere esperientzia kondatuko digu. Lehen zatian haatik, errugbiaz ariko gira. Derbi eder baten bezperan, Hendaiako eta Nafarroako jokolari bana gurekin izanen dira : Hendaiatik Battitt Chaudière, Nafarroatik Benat Seychal
Jokoz kanpo
Ostegun huntan, Jokoz Kanpo saioan, Errugbia eta Arrauna aipatuko ditugu. Arraunean, Emilie Charron gurekin izanen da. Hondarribian ari da arraunean goi goi mailean, bere esperientzia kondatuko digu. Lehen zatian haatik, errugbiaz ariko gira. Derbi eder baten bezperan, Hendaiako eta Nafarroako jokolari bana gurekin izanen dira : Hendaiatik Battitt Chaudière, Nafarroatik Benat Seychal.
Jokoz Kanpo saioan Surfa eta Errugbia aipatuko ditugu. Surf-a euskararekin kexu dela ? Ander Iturbidek ezetz erranen digu. Epailea, geroz eta arrakasta gehio duen kirol hortaz, luze eta zabal mintzatuko zaigu. Xapelketak, lehiaketak, profesionalak, euskaldunak... surfari buruzko informazio guzia. Bigarren zatian errugbiaz arituko gira. Europako lehiaketari lekua utzi ondoan, Top14ea eta Pro Da berriz heldu zaizkigu. Paul Mendiburu Baionazalea eta Xan Parachu BO-zalea gurekin izanen dira berriz ere.
Jokoz Kanpo saioan, Errugbia eta Futbola aipatuko ditugu. Fubolean, Errealeko eta Athletikeko trebatzaileak kinka larrian ote dira ? Beren postua arriskuan ? Pantxo Oltzomendi Errealzalea eta Iban Arregi Athletik zalea gurekin izanen dira. Lehen zatian, haatik, nesken errugbiaz ariko gira. Orain arte AS Baiona aipatzen baginuen, ostegun huntan Irun-eko neska taldeko Lea Etxebarrieta gure estudioan izanen da.
Ostegun huntan, Jokoz Kanpo saioan, Pilota eta Futbola aipagai. Pilotan, Esku huska trinketean Euskal Herriko Ligako xapelketa hasiko da ostiral huntan berean, Paxkal Harotzarene arduraduna eta bi pilotari, Antton Guichandut eta David Chamalbide gurekin izanen dira.Bestalde, Amikuze aldean nesken Futbol taldea berriz plantan ezartzen dute. Amaia Prebende, Amaia Boy, Jenofa Lamarque jokolariekin mintzatuko gira.